Udako Ikastaroak :: Informatika

Bertsio-kontroleko sistema banatuak: git eta github.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko uztailaren 6a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Ikastaro honetan git bertsio-kontroleko sistema banatua eta github zerbitzua azalduko dira. Bertsio-kontroleko sistemak kodea kudeatzeko tresnak dira. Sistema hauek aukera ematen dute iturburu-kodeak denboran zehar jasandako bilakaera aztertzeko, eta nahi izanez gero aldaketaren bat desegiteko. Bertsio-kontroleko sistemak ezinbestekoak dira programatzaile talde batek proiektu berean elkarrekin lan egiteko garaian. Horrela, software libreko proiektu gehienak (ia guztiak), bertsio-kontroleko sistemen bidez kudeatzen dira.

Tradizionalki, bertsio-kontroleko sistemak zentralizatuak izan dira, zeinetan zerbitzari zentral bat dagoen, software-proiektuaren bertsio “ofiziala” gordetzen duena. Bertsio-kontroleko sistema banatuetan, berriz, ez dago zerbitzari zentralizaturik. Horren ordez, garatzaile bakoitzak gordailu osoa gordetzen du, hots, kodea eta bere historia guztia.

Ikastaro honetan git bertsio-kontroleko sistema banatua landuko dugu (http://git-scm.com/).

Nahiz eta git bertsio-kontroleko sistema banatua izan, software-proiektuaren gordailua zerbitzari batean egoteak abantaila ugari ditu, batez ere proiektua lan talde batek garatu behar badu. github (http://github.com) ostalaritza zerbitzua da, git bidez sortutako software-gordailuak gordetzen dituena. Horretaz gain, github kode irekiko sare soziala dugu, eta haren bidez garatzaileak elkarrekin komunikatzeko hamaika bide eskaintzen ditu.

Irakaslea

Helburuak

  • git bertsio-kontroleko sistema banatua ikastea.
  • github zerbitzuak erabiltzea.
  • git eta github bidez proiektuak kudeatzea: sortu, eskuratu, aldatu eta eguneratu.

Edukiak

Hauek dira landuko diren gai nagusiak:

1. Bertsio-kontroleko sistema banatuak: git

  • git-en erabilera eta oinarrizko eragiketak.
  • git-en erabilera elkar-lanerako; gordailuak konpartitzen.
  • Kode irekiko ohitura onak.

2.  github ostalaritza-zerbitzua

  • proiektuak sortu eta eskuratu.
  • aldaketak egin eta konpartitu: pull request eredua.

 

Eskuratu hemen ikastaroko apunteak: Bertsio-kontroleko sistema banatuak: git eta github.

Metodologia

Ikastaroa bi zati nagusitan banatuko da. Lehenengo zatian, git sistema aurkeztuko da, eta bere bidez buru daitezkeen eragiketa ohikoenak azalduko dira. Bigarren zatian github zerbitzua erakutsiko da, eta github bidez proiektuak kudeatzen erakutsiko da. Bi zatietan hainbat ariketa burutuko dira.

Nori zuzendua

Informatikariei, kode irekiaz interesatuta dauden guztiei, solftware garapena hobetzeko interesatuta daudenei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348024

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

Eibar, udako ikastaroak, ostalaritza zerbitzua, kodea, kudeaketa, iturburu-kodea, programazioa, software librea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.