Udako Ikastaroak :: Musika, Hezkuntza

Musikaren erabilera eta bizipena Haur Hezkuntzan.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko ekainaren 23a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Haur Hezkuntzako gelan nahitaezkoa da musikaren bizipena eta erabilera ikaslearen garapen osoa lortzeko, soinuak, isiluneak eta musika-lanak norberaren autonomia pertsonala, ingurunearen ezaguera eta komunikatzeko tresna baliagarriak dira eta.

Haurraren entzumena, adierazpena eta sormena lantzeko egingo ditugun jarduera praktiko, labur eta desberdinetan gorputza, ahotsa eta tresnak erabiliko ditugu, giro musikal, ludiko eta afektibo batean.

Beraz, mugimendua eta dantzak, ahotsa eta tresnak erabiliko ditugu bi egun horietan musikaz blai geratzeko, musika bizi eta egiteko!

Irakaslea

  • Ana Urrutia Rasines

    Goi-mailako musika irakaslea, doktorea, kontserbatorian eta musika-eskolan irakaslea izanda, egun UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako musika irakaslea.

Helburuak

  • Haur-Hezkuntzako gelan entzumena, adierazpena eta sormena lantzeko soinua musika-lanaren bidez tresnak ematea.
  • Gorputza, ahotsa eta tresnak irakaskuntzako baliabide gisa erabiltzea.
  • Hezitzaileei ikasleekin lantzeko gaietarako abiapuntuak ematea.

Edukiak

  • Soinuaren ezaugarri batzuk: erritmoa, altuera, intentsitatea, tinbrea, forma.
  • Mugimendua eta dantzak, abotsaren erabilera egokia, tresna desberdinak (kotidiafonoak, boomwhackers, perkusio txikia, plakadunak).
  • Beste baliabide batzuk: gorputz-perkusioa, ipuin musikalak, musikogramak.

Metodologia

Ikastaroa nagusiki praktikoa izango da.Erabilitako teoria, praktikan aplikatutakoa kokatzeko baliagarria izango da.Jarduerak laburrak izango dira, bakarkakoak zein taldekoak ere bai.

Nori zuzendua

Haur Hezkuntzako irakasle eta hezitzaileei. Soinua eta musika-lanak hezkuntza baliabidetzat erabili nahi dituen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348013

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliogarri izango da.

Babesleak

Etiketak

Eibar, udako ikastaroak, umeak, adierazpena, sormena, soinua, musika-lanak, mugimendua, dantza, ahotsa, hezitzaileak, entzumena

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.