Udako Ikastaroak :: Soziologia

Zapalkuntza ugari, askabide a(h)unitz: herri-mugimenduen jardunean sakontzen.

  • Hasiera-data: 2013(e)ko uztailaren 17a
  • Amaiera-data: 2013(e)ko uztailaren 18a
  • Tokia: Gernika - Astra, kulturarako fabrika
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/astra-kulturarako-fabrika-soz/
  • Ordutegia: Astean zehar. 10:00-13:30/15:00-18:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko uztailaren 7a

Herri mugimenduak eta herri ekimenak, beren aniztasunean eraikitzen dituzten praktika politikoen bitartez, modu osatuago batez birplanteatzen ari dira jendartean dauden botere eta zapalkuntza harremanak, baita eraldaketa emantzipatzaileak ulertzeko moduak ere.

Izan ere, jendarte-eredu kapitalista eta patriarkal honetan bizi ditugun gutxiespen, subordinazio eta zapalkuntza moduak asko dira. Eta menpekotasun modu horiek erresistentzia eta borroka modu anitzak sortzen dituzte: emakumeena, langileena, gazteena, adinduena, emigranteena, gutxiengo linguistiko eta kulturalena, komunitate nazionalena, homosexualena, baserritarrena, ekologistena, aniztasun funtzional fisiko edo burukoa dutenena,...

Horren ondorioz, eraldaketa sozialerako agentea ez da bakarra, subjektu plurala eta sarritan kontraesankorra baizik; zapalkuntza eta diskriminazio horiek pertsona bakoitzean konbinazio ezberdinetan pilatu eta artikulatzen baitira. Horrela, gutariko bakoitza arlo batean (edo batean baino gehiagotan) gutxietsia eta zapaldua izan daiteke, eta beste batzuetan aldiz pribilegiozko aldean egon, edota baita gutxiesten duten jarrera zapaltzaileak agertu ere.

Horregatik, emantzipazio pertsonalerako eta kolektiborako prozesuak sortzekotan, modernotasun inperialista, patriarkala eta kapitalistak ezarri dituen era askotako asimetria eta zapalkuntzekin amaitzeko prozesu osagarrien bitartez sortuko ditugu.

Izan ere, nahi baino gehiagotan nagusitasuna duten eredu patriarkalak, klasistak eta hegemonikoak barneratu ditugu; eta eguneroko harreman-esparru ezberdinetan politikoak diren botere-harremanetan ari garenez, gure ideiak, jarrerak, gorputzak eta praktika batzuk deseraiki eta berreraiki behar ditugu norabide emantzipatzailean. Horregatik, askabide pertsonalak eta kolektiboak sustatu nahi izatekotan, arlo pertsonala, antolakuntzarena eta historiko-estrukturala elkarloturik pentsatu nahi ditugu; eta askapen prozesuak etengabekoak eta amaierarik gabekoak, inor ez baita behin betiko askatzen edo subjektu emantzipatzaile bezala behin betiko “graduatzen”.

Ikastaro honetan gai hauek landuko ditugu norberaren bizipenetatik abiatuta eta barrura begira –norberaren aktibismo politikoari begira eta kolektiboen barne funtzionamenduari begira– zein kanpora begira ere –herri aktibazioa eta eragin politikoa sendotzeari begira: bai desobedientzia eta borroka moldeen alorrean zein komunikazio teknologien alorrean.

 Ikastaro hau Joxemi Zumalabe elkartearekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

Helburuak

1) Bizipen pertsonala zein kolektiboaren bitartez, bizi ditugun gutxiespen, subordinazio eta zapalkuntza modu ezberdinen inguruko gogoeta egitea.

2) Militantzia eta aktibismo politikoaren alorrean, kideen arteko botere-ezberdintasunak sortzen dituzten faktoreak identifikatzea eta barne funtzionamenduan duten eragina aztertzea.

3) Herri aktibazioa eta eragin politikoa sendotzeari begira, desobedientzia eta borroka moldeen inguruko gogoetarako espazioa zabaltzea.

4) Sare sozial digitalen erabilera lantzea: zer eskaintzen digute sareok parte-hartzea handitzeko? Eta gure egiturak demokratizatzeko? Nola eragiten dute sareok gure militantziaren inguruko pertzepzioan?

Edukiak

  • Modernotasun inperialista, patriarkala eta kapitalistak ezarri dituen era askotako menpekotasun eta zapalkuntzak; haien arteko hierarkiak.
  • Barneratutako eredu hegemonikoek aktibismoan eta kolektiboen barne funtzionamenduetan duten isla.
  • Desobedientzia eta ekintza zuzenaren indar-guneak, ahulguneak eta erronkak.
  • Sare sozial digitalek herri mugimendu eta era ezberdinetako ekimenen antolakuntzan izan ditzaketen aldaketarako aukerak. Ekarpen teoriko zein politiko ezberdinak.

Metodologia

Metodologia parte hartzailea: talde dinamikak. Gogoeta kolektiboa eta bizipen integrala landuko duen metodologia.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen orori. Baita herri ekimen eta mugimenduetan lan egiten duen orori ere.

Egitaraua

2013-07-17

Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-11:30

Herri mugimenduen jardunean sakontzen: talde gogoeta.

11:30-13:30

Zapalkuntza ugari, askabide a(u)nitz.

13:30-15:00

Bazkaria.

15:00-16:30

Militantzia ereduen lan ildoaren ondorioak.

  • Unai Txurruka Maiztegi

2013-07-18

Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-11:30

Sare Sozialen erabileran sakonduz.

  • Jokin Azpiazu Carballo
11:30-12:00

Atsedenaldia.

12:00-13:30

Desobedientzia zibila eta borroka moldeak.

13:30-15:00

Bazkaria.

15:00-16:40

Herri Harresiaren inguruko gogoeta.

  • Markel Ormazabal Gaztañaga

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Ikastaroa Gernikan da eta bertan lo egiteko aukera egongo da. Interesa daukanak, idatzi edo deitu: 946015259 orokorra@joxemizumalabe.org

Etiketak

eibar, udako ikastaroak, herri-mugimenduak, herri-antolaketa, herri ekimenak, askabideak, aktibismoa, desobedientzia zibila, herri-aktibazioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.