Udako Ikastaroak :: Hezkuntza

Pedagogia I. Topaketak: nola lortu dezakegu Euskal Herrian eskola inklusiboa?

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko uztailaren 7a

UEUko Pedagogia Sailak Euskal Herrian eskola inklusiboa lortzeko bideari buruz hausnartzea eta eman beharreko pausuak elkarrekin zehazten joatea pentsatu du. Hau guztia komunitateko kideekin lantzea garrantzitsua da. Horretarako Pedagogiaz aritzeko gune bat zabaltzea eta antolatzea erabaki du, I. Topaketa hauek antolatuz.

Abiapuntua egungo legediak Eskola Inklusiboa lortzeko ezartzen dituen baldintzen irakurketa kritikoa izango da eta eskola inklusiboaren oinarri pedagogikoez hitz egingo da.

Euskal Herriko ikastetxeetan egiten ari diren praktiken berri izatea ere nahi dugu, elkarrengandik ikasteko eta elkarlana ahalbidetzeko. 

Azkenik, gure inguruko ikastetxeetako praktikak gero eta inklusiboagoak izateko eta horrekin herri eta hiri inklusiboagoak izateko, topaketa hauek aurrera begira sare-lana bihurtzea amesten du. Amets egiten jarraitu behar dugulako!!

Helburuak

  1. Euskal herrian Pedagogiaz aritzeko topagune bat sortzeko urratsa ematea.
  2. Eskola Inklusiboak Euskal Herrian zein ezaugarri izan behar dituen jorratzea.
  3. Aurrera begira Eskola Inklusiboak zeri erantzun behar dion zehazteko lehen ildoak zehaztea.

Edukiak

  • Eskola inklusiboa, eredu pedagogikoa.
  • Egungo legediaren irakurketa kritikoa: eskola inklusiboa lortzeko oztopoak.
  • Elkarlanerako ildoak ezarri.

Metodologia

  • Hitzaldiak: Gaiaren kokapena egiteko adituen ekarpena izango da batetik eta bestetik, praktika onen aurkezpenak.
  • World Coffee: Taldetako komunikazioa eta ikaskuntza soziala bultzatzeko teknika dugu. Esperientziak partekatu, ideiak trukatu eta berriak sortzeko bidea da. Hau guztia giro atseginean.
  • Ondorioak bateratzea: Taldeetan bildu diren ideiak jaso eta partekatuko dira. Hauek izango dira aurrera begira, Eskola Inklusiboak Euskal Herrian eman beharreko erantzuna ezaugarritzeko lehen urratsak.

Nori zuzendua

  • Gaian interesa duen orori.
  • Hezkuntzarekin harremana eta maila batean edo bestean hezkuntzarekiko erantzukizuna duen edozein profesionalentzako eta komunitateko kideri.

Egitaraua

2013-07-19

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:15

Sarrera

09:15-10:15

Hitzaldia.

Eskola inklusiboa lortzeko egungo legediak ezartzen dituen oztopoak eta ditugun aurrerabideak.

Olaia Jimenez eta Nerea Agirre (HUHEZIko irakasleak).

10:15-10:45

Praktika onak.

(bi ikastetxe izango dira, zehazteke daudenak, bakoitzak bere jardunean Eskola Inklusiboagoa lortzeko bidean dituzten indarguneak aurkeztuko dizkigute)

10:45-11:00

Atsedena

11:00-13:00

World Coffee

Norbere esperientzietatik abiatuz Eskola Inklusiboa lortze bidean zer egiten ari garena partekatu, ideiak trukatu eta aurrera begira berriak sortzeko bidea izango da.

13:15-14:00

Ondorioak

Eskola Inklusiboak zeri erantzun behar dio?

Ondorioak bateratzea: bilduriko ekarpenen elkarjartzea. Eskola Inklusiboak Euskal Herrian eman beharreko erantzuna ezaugarritzeko lehen urratsa izango da.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

eibar, udako ikastaroak, eskola, eskola inklusiboa, hezkuntza legedia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.