Udako Ikastaroak :: Matematika

Matematikari Euskaldunen I. Topaketak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko uztailaren 15a

Denbora daramagu UEUko Matematika sailetik ekimenik antolatu gabe. Hau horrela izan arren, aldi berean, gero eta matematikari euskaldun gehiago gara eta eremu ezberdinetan dihardugu lanean. Horregatik, Matematikari Euskaldunen I. Topaketa antolatzea pentsatu dugu, elkarren berri izateko, esperientziak partekatzeko eta gure arteko sarea antolatzeko.

Lehenengo topaketa denez ez dugu gai zehatz bat finkatu nahi izan, bakoitzak bere jardunari lotutako edozein gai aurkezteko aukera izan dezan. Etorkizunean topaketa monografikoei edota bestelako ekimenei bide eman diezaiokegu.

Ikusi Elhuyar aldizkarian topaketa honi buruz argitaratutakoa: Matematikari euskaldunak nonahi.

Irakasleak

Helburuak

  • Matematikari euskaldunak elkar ezagutzea eta sarea eraikitzea
  • Matematikari euskaldunen jardun eremuak edo iker lerroak ezagutzea
  • Matematikaren arloko azken joerak eta ezagutzak zeintzuk diren ezagutzea

Edukiak

10:00-11:00 - Hitzaldi gonbidatua: '' Zeruko eta Lurreko matematika''.

Javier Duoandikoetxea. (UPV/EHU)

 

11:00-12:00 - Komunikazioak (I)

 

11:00-11:15: “Sare konplexuen modelizazioa, analisia eta optimizazioa”.

Ane Izagirre (UPV/EHU, LAAS, INSA), Martin Erauskin (UPV/EHU).

 

11:15-11:30: “Gelditze arauaren problema ebazteko bide matematiko esperimental bat”.

Yosu Yurramendi Mendizabal (UPV/EHU)

 

11:30-11:45: “Joko-teoria sareetan”.

Josu Doncel. (SARA taldea, LAAS-CNRS laborategia).

 

11:45-12:00: “Gertaera diskretuko simulazio modeloa bularreko minbiziaren detekzio goiztiarrerako programaren eboluziorako”.

Arantzazu Arrospide (LMA, ESI), Javier Mar, Mercé Comas (Hospital del Mar-IMIM), Montse Rué (IRBLLEIDA), Teresa Acaiturri (Gurutzetako Hospitalea), Nerea Larrañaga (Osasun Publikoko departamentua), Garbiñe Sarriugarte (Eusko Jaurlaritza. Osasun saila).

 

12:00-12:30 - Atsedena

 

12:30-13:30 - Komunikazioak (II)

 

12:30-12:45: “Txertoen diseinuko optimizazio problema”.

Leire Legarreta Solaguren. (UPV/EHU)

 

12:45-13:00: “Zuhaitz p-adikoaren automorfismoen taldeak eta hauen bitxikeriak”. Amaia Zugadi Reizabal. (UPV/EHU)

 

13:00-13:15: “Semiordenen irudikapena eta jarraitasuna”.

Asier Estevan Mugertza. (NUP)

 

13:15-13:30: “Zenbait matrizeren esponentzialaren zenbakizko hurbilpena”.

Ander Murua. (UPV/EHU)

 

13:30-15:00 - Bazkaria

 

15:00-16:00 - Komunikazioak (III)

 

15:00-15:15: “2013 Estatistikaren Nazioarteko Urtea: esker ona eta aukera ona”. Inmaculada Arostegui, Irantzu Barrio, Arantza Urkaregi, (UPV/EHU)

 

15:15-15:30: “Zer egiten dute matematikariek itsasoan?”.

Dorleta García, Leire Ibaibarriaga, Sonia Sánchez, Agurtzane Urtizberea (AZTI-Tecnalia)

 

15:30-15:45: “Matematikak eta hauteskundeak: Udalerrien arteko berezitasunak, mahai magikoak eta botoen trantsizio matrizeak”.

Eñaut Urrestaratzu Ramos. (Momentive Specialty Chemicals)

 

15:45-16:00: “Teknika matematiko-konputazionalak aire-kalitatearen kontrolean”.

Elena Agirre Basurko. (UPV/EHU)

 

16:00-17:30 - Mahai ingurua: Matematikak komunikabideetan.

Gonbidatuak:

  • Guillermo Roa (Elhuyar aldizkaria)
  • Beñardo Kortabarria (Teknopolis saioa)
  • Ricardo Grande (Pikasle aldizkaria)
  • Nahikari Blanco (Irratiko kolaboratzailea)

 

17:30-18:00 - Eztabaida: etorkizunari begira zer?

Metodologia

Topaketen planteamendua saretzeari begiratzen dio, eta maila horretan metodologia ere elkar ezagutzari begira adostu da. Horrela, 3 motatako jarduerak izango dira:

  • Hitzaldi gonbidatua
  • Parte hartzaileen aurkezpenak eta galdera-erantzun irekiak
  • Mahai ingurua

Nori zuzendua

  • Matematika aztergai duen orori.
  • Matematikaren inguruko joerak zeintzuk diren ikusi nahi duen orori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Kafe-etenak eta bazkaria:

  • Kafe-etenak eta bazkaria matrikula prezioaren barne eskainiko dira
  • Bazkaria lunch motatakoa izango da, Markeskoan bertan.

Etiketak

eibar, udako ikastaroak, matematika, matematika aplikatua

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.