banner -- Euskaraldia

Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Teknologia

Ikastaroak emateko software berria: BigBlueButton eta Popcorn.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko uztailaren 7a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Hezkuntzan batez ere, baina baita hortik kanpo interesgarriak izan daitezkeen hainbat tresna eta zerbitzu ezagutaraziko dira. BigBlueButton bideo hitzaldi eta elkarlanerako online tresnak dituen aukerak erakutsiko ditugu. Popcorn maker bidez, bideoetan edizio lanik egin gabe testuak, irudiak, audioa eta kanpoko zerbitzuen informazioa (Wikipedia, Twitter, Google Maps) txertatzen ere ikasiko dugu. Amaitzeko, IFTTT zerbitzuaren bidez zerbitzuen arteko automatizazioa landuko dugu, interesatzen zaizkigun informazioak jaso edota zabaltzeko estrategia berriak landuz.

Irakaslea

Helburuak

  • Hezkuntzarako, baina baita hortik kanpo ere baliagarriak diren tresna eta zerbitzu berriak ezagutarazi.
  • Bideo hitzaldiak egiteko aukera ematen duen BigBlueButton tresna ezagutu.
  • Popcorn maker bidez ediziorik behar ez duten bideo aberastuak egiten ikasi.
  • IFTTT zerbitzuaren bidez, Interneteko zenbait zerbitzu batu eta hobeto ustiatzen ikasi.

Edukiak

BigBlueButton bideo hitzaldi eta elkarlanerako online tresnak dituen aukerak erakutsiko ditugu. Popcorrn maker bidez, bideoetan edizio lanik egin gabe testuak, irudiak, audioa eta kanpoko zerbitzuen informazioa (Wikipedia, Twitter, Google Maps) txertatzen ere ikasiko dugu. Amaitzeko, IFTTT zerbitzuaren bidez zerbitzuen arteko automatizazioa landuko dugu, interesatzen zaizkigun informazioak jaso edota zabaltzeko estrategia berriak landuz.

Metodologia

Testuinguru global batean kokatu ondoren, tresna bakoitza aurkeztuko da lehenik. Horrek dituen aplikazioak erakutsi eta erabiltzen hasteko aukerak aztertu ondoren, probatzeari ekingo diogu. Ikastaroa baliagarria izan dadin zenbait adibide ere eskainiko ditu irakasleak eta amaieran batez ere dudak argitzeko aukera izango dugu.

Nori zuzendua

Hezkuntza alorreko, maila ezberdinetako irakasleentzat, baina baita formazioaren eta komunikazioaren inguruan bereziki aritzen diren profesional ezberdinei zuzendua.

Egitaraua

2013-07-17

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

BigBlueButton

  • Instalazioa edo Zerbitzua
  • Audioa
  • Ahotsa
  • Webcam
  • Arbela
  • Mahaigaina
  • Aurkezpena
  • Erabilpen adibideak

2013-07-18

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

Mozilla Popcorn maker eta IFTT zerbitzua

Mozilla Popcorn maker

  • Popcorn maker eta Youtube
  • Popcorn maker zerbitzua
  • Multimedia kontrolak
  • Wikipedia
  • Twitter
  • Google Maps
  • Testua
  • Kutxak
  • Irudiak
  • Erabilpen adibideak

 

IFTT zerbitzua

  • Zerbitzu automatizazioa
  • Kanalak
  • Osagaiak
  • Baldintzak
  • Ekintzak
  • Errezetak
  • Erabilpen adibideak

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1368170008

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliogarri izango da.

Etiketak

eibar, udako ikastaroak, aurkezpenak, irakaskuntza telematikoa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.