Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikologia

Irakats- eta ikaste-prozesuak aberasteko aholku erraz eta egingarriak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko uztailaren 7a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Irakasleek eskola-porrota ekiditeko egiten duten esfortzua lagundu, osatu eta aberastea da kurtso honen helburua. Gure esku erreminta gehiago edukitzean, kasuan kasuko ikasleengana hobeto helduko garela uste dugu eta kurtso honekin irakasleen esku ipini nahi ditugu baliabide alternatiba batzuk. 

Denok sentitu dugu batzuetan hezkuntza-sistemak bazterrean uzten dituen ikasle batzuen kasuan, tekla egokia aurkitzea falta izan zaigula berreskuratzeko. Kurtso honetan tekla berri batzuk aurkeztu nahi ditugu ikasle gehiagok euren helburuak lortzeko bai eta teknika berriak ikas ditzaten, lana bi norazkokoa dela uste dugulako.

Horretarako, ikasteknikak landuko ditugu, gaur egun ikastetxe batzuetan erabiltzen ari diren baliabide batzuk eta hezkuntzak duen Proa programa aztertuko dugu.

Irakasleak

  • Lorena Egidazu Ormazabal

    Hezkuntza izan da beti nire proiektua eta horregatik kooperatiba txiki bat sortu nuen. Ikas prozesuan laguntzen diegu baliabide desberdinak erakutsiz, hauek barneratu eta bidea bakarrik jarraitu ahal izateko. Urteekin matematiketan espezializatu garela esan dezakegu, matematikak era manipulatibo eta erronken bidez landuz. Bakarkako saioak nahiz taldekoak egiten ditugu, abstrakziorako bidea landuz, tamalez batzuk berez lortzen ez dutelako. Ikastetxe desberdinetan ere jarduten gara ikastaroak ematen. Matematika manipulatiboak egunerokotasunean txertatuz.

  • Eli Moreno Carrillo

    Psikologian lizentziatua. Hezkuntza publikoan 2008-2013, orientazioan eta dozentzian. 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa...

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Hezkuntzarako metodologia batzuen ezagutza ematea.
  • Ikasleen gaitasun kognitibo orokorrak garatzeko programa espezifikoak lantzea.
  • Egun erabili ohiez diren metodoak lantzea irakaskuntza-prozesua aberasteko.
  • Eskolaz kanpoko errefortzu akademikoaren inguruko eztabaida sustatzea.

Edukiak

  • Hasierako erreflexioak.
  • Ikasi hitzaren bi esanahiak.
  • Ikasketa-prozesua eraginkorragoa.
  • Testuliburuak ikasteko orduan.
  • Metodo induktiboa, problemetan oinarrituz ikasi.
  • Lan kooperatiboa.
  • Irakasprosezua aberasteko urratsak.
  • Proa programa.
  • Proa programaren aldeko eta kontrako argudioak.

Metodologia

Apunteak emango dira eta teoria azalduko da, batez ere ikastekniken atalean. Ariketa praktikoak egingo dira taldeka eta bakarka. Aktiboa eta parte-hartzailea. Eztabaida eta solasaldiak.

Nori zuzendua

Hezkuntza-sistemarekin erlazioa duen edonori: irakasle, ikasle, guraso...

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1368170007

 

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliogarri izango da.

Etiketak

eibar, udako ikastaroak, ikasketa prozesuak, arazoetan oinarrituta irakaskuntza, lan kooperatiboa, irakasprozesua, Proa programa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.