Udako Ikastaroak :: Psikopedagogia

Heziketa emozionala genero ikuspegitik.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko uztailaren 7a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Formalki (hezkuntza proiektu, lege eta dekretuak) jaso bada ere, hezkidetzari orain artean ez zaio garrantzirik eman, denborak erakutsi digu, ordea, baduela garrantzia eta balioa. Haurrak eskolatzen diren une beretik parekotasunezko harremanak eta hezkidetzan oinarritutako hezkuntza lantzearen ekarpena argia da. Zentzu horretan, ikastaro honen helburu nagusia ikasleek praktika hezkidetzialeak garatzeko gakoak eskuratzea izango da. Horrenbestez, haurren identitatearen garapena eta garapen afektibo-sexualaren azterketa kritikotik abiatuz, lanerako gako nagusiak bereganatuko ditu ikasleak.

Irakaslea

Helburuak

  • Hezkidetza kontzeptua ezagutu, ulertu, baloratu eta, bereziki, gaiaren inguruan hausnartu.
  • Haurren identitatearen garapena eta genero/sexu identitatearen garapenaren prozesua ezagutu eta kritikoki aztertu.
  • Haurren prozesu emozional, afektibo-sexuala eta soziala ulertu; txikien autonomia eta segurtasun afektiboa emozionala garatzeko bideak kritikoki aztertuz.
  • Heziketa afektibo-emozionala eta praktika hezkidetzailea garatzeko gakoak eskuratu.

Edukiak

Lau bloke nagusitan banatzen dira landuko ditugun edukiak:

  1. Generoaren transmisioa. Genero/sexu sistemaren adierazpenak gaur egungo jendartean; genero/sexu mugak eta gaitasunen banaketa. Feminitatearen eta maskulinitatearen esanahiak gure kulturan, eta horien transmisioa.
  2. Genero/sexu sistema haur txikien nortasunaren eraikuntzan. Helduon jarreren eta jardueraren azterketa eta horien eragina identifikatzeko jarduerak. Identitate sexuala eta genero rolen ezarpena.
  3. Hezkidetza. Hezkuntza helburuak eta funtzioak, konpetentziak eta baloreak. Hezkuntza baliabideak eta antolaketaren azterketa: kantuak, ipuinak, jostailuak, espazioak eta denborak, metodologiak, eta abar.
  4. Heziketa afektibo-sexuala: genero diskriminazioa gainditzeko identitatearen garapen integrala eta positiboa; garapen afektibo-emozionala. Haur txikien (0-6 eta 6-12) garapen afektibo, emozional eta soziala. Sentimenduen adierazpena eta errespetua, parte-hartzea, elkartasuna, harreman afektiboak eta sozialak lantzeko bideak.

Metodologia

Teoria eta praktika. Garrantzitsua da irakasleak marko teoriko oso eta aberats batez jabetzea, eta, era berean, funtzionala izan behar du, irakasleek aplika dezaten.

  • Teoria eta praktika uztartuko ditugu.
  • Hausnarketa: Indukzio-dedukzio eta analisia-sintesia.
  • Talde dinamika eta lan esperientzian oinarritutako tailerrak.
  • Praktikara zuzenduta.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen edonori eta, bereziki, haur eta lehen hezkuntzako hezitzaileei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

 Homologazio kodea: 1368170006

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  •  %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliogarri izango da.

Etiketak

eibar, udako ikastaroak, emozioak, hezkidetza, generoa, feminismoa, sexu sistema, heziketa emozionala, heziketa afektiboa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.