Udako Ikastaroak :: Ekologia, Kimika

Hondakinen kudeaketa eta tratamendua.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko uztailaren 7a

Ibilbide luzea egin du UEUk hondakinen gaia lantzen. Lehen aipua 1982an UEUn antolatu zen Hondakinen inguruko hitzaldia izan zen eta 30 urte beranduago ekin diogu honen inguruko graduondokoa antolatzeari. Horrela, 2012-2013an 9 ikasle eta 30 irakasle inguru ibili dira graduondokoan gai hau lantzen hainbat ikuspegietatik.

2013ko udako ikastaro honetan, oinarri horietatik edan eta hitzaldi orokorrak antolatu ditugu, gaiaren lanketari beste buleta bat emanez.

Irakasleak

  • Karmele Artetxe Sanchez

    Historialarian doktorea. Dokumentazio gaietan aditua da eta  euskal komunitate zientifikoaren inguruko doktorego-tesiaren egilea.

    2011tik UEUko Zuzendaria da.

  • Imanol Azpiroz Artano

    Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako enpresa publikoko administrazio kontseilukidea

  • Iñaki Errazkin Vitoria

    Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatua.

  • Fernando Mijangos Ugarte

    Kimikan doktorea. UPV/EHUko irakaslea. UEUko kidea.

Helburuak

Hondakinen kudeaketa eta tratamenduari buruz ikuspegi eta esperientzia berriak jaso.

Edukiak

  • Hondakinen kudeaketa.
  • Hondakinen bilketa sistemak.
  • Konpostajea.
  • Zero zabor herria.

Metodologia

Hitzaldi laburrak edo aurkezpenak izango dira, eta eztabaidarako guneei garrantzi berezia eskainiko zaie.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Egitaraua

2013-07-15

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

UEU: Iragana, oraina eta geroa. Graduondokoak.

09:30-10:00

Hondakinen Kudeaketa eta Tratamenduak. Ikasturte bateko esperientziak

Fernando Mijangos. Hondakinen kudeaketa eta tratamendua graduondokoaren zuzendaria. UEUkidea eta UPV/EHUko irakaslea.

10:00-11:00

Gure hondakinak nola bihurtu ditzakegu baliabide?

11:00-11:30

Atsedena

11:30-12:30

Hondakinen kudeaketa.

12:30-14:00

Hondakin organikoak, konposta.

  • Imanol Azpiroz Artano

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

eibar, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.