Udako Ikastaroak :: Dokumentazioa, Internet, Marketin

Academic SEO: zure lan akademikoen ikusgarritasuna hobetzeko estrategia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko uztailaren 2a

Ikerketa-lanak, artikulu zientifikoak, karrera amaierako lanak, hainbat dokumentu sortzen dituzte ikasle, ikertzaile eta irakasle gazteek. Arloko aldizkarietan argitaratzen dituzte eta errepositorietan biltegiratzen dira egindakoak. Hala ere, lanen nondik norakoak, emaitzak eta abarrek ez dute ikusgarritasunik. Lanen edukia ez da zabaltzen eta partekatzen. Ezta gizarteratzen. Gaur egun ere, publiko orokorrak oso gutxi ezagutzen du zientzia esparruan egiten denari buruz, interesa izan arren.

Lan akademikoen ikusgarritasuna areagotzeko, edizioa, dibulgazioa eta marketina konbinatzea oso baliagarria da. Landu eta argitaratzen diren lanen zabalkundea nola gauzatu daitekeen azalduko dugu, Interneten guztion eskura dauden baliabideen bidez: Academic SEO

Irakasleak

Helburuak

  • Lan akademikoen ikusgarritasunaren nondik norakoak azaltzea.
  • Lanen ediziorako ohiko bideen hurbilpena ematea.
  • Lan akademikoen dibulgaziorako bide osagarrien aurkezpena.
  • Ikusgarritasuna areagotzeko Interneten gauzatu daitezkeen estrategiak hurbiltzea.

Edukiak

  • Lan akademikoak argitaratzeko arrazoi akademikoak eta ohiko bideen deskribapena.
  • Aldizkari zientifiko baten argitaratzeko prozesuaren azalpena: Aldiri arkitektura aldizkariaren esperientzia.
  • Ikusgarritasunera hurbilpena: Zelan lortzen da lan baten posizionamendua? Helburuak, estrategiak eta baliabideak.
  • Interneten lan zientifikoak dibulgatu, zabaldu eta partekatzeko bidea. “Kimika kuantikoa ekuaziorik gabe, denok ulertzeko moduan” adibide praktikoaren azalpena.

Metodologia

Ikastaroan zehar azalpen teorikoak eta kasu praktikoak konbinatuko dira, ikasleek emaitzak zuzenean ezagutu ditzaten. Adibideei esker, klasean bertan ezagutuko dira sarean arrakastatsuak bihurtu diren dibulgazio-ibilbideak eta estrategiak.

Nori zuzendua

Ikasleentzako, ikerlari gazteentzako. Azken urteko graduko ikasleentzat eta graduondo bat hasi behar duten ikasleei zuzendua. Orokorrean, bere lan akademikoak hobeto zabaldu nahi duen ororetzat.

Egitaraua

2013-07-15

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-12:30

Lan akademikoen dibulgazioa: argitaratu ala hil.

13:00-14:00

Aldizkari zientifiko baten garapena: Aldiri, arkitektura euskaraz.

2013-07-16

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-12:30

Lan akademikoen dibulgazioa: argitaratu, sareratu eta partekatu edo hil.

13:00-14:00

Kimika kuantikoa ekuazioarik gabe, denok ulertzeko moduan.

Matrikulaziorako argibideak

  • 'Matrikulatu' aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

eibar, udako ikastaroak, lan akademikoak, SEO, ikerketa, marketina, dibulgazioa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.