Udako Ikastaroak :: Psikologia

Fantasia bideratuak: errealitatea ikusteko modu ezberdin bat.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko uztailaren 7a

Gestalt terapia psikoterapia humanistaren barnean kokatzen den korrontea da eta psikoterapia eta garapen pertsonala lortzeko metodoa da.

Prozesu terapeutikoa hiru arlotan oinarritzen da: kontzientzia, esperientzia eta harremana. Pertsona kontzienteago izante laguntzen du, hau da, bere burua hobeto ezagutzen, honela beharrak argi eta garbi identifika dezan eta bai terapian zein egunerokotasunean esperientzia berri eta sendatzaileak bizitzeko aukera izan dezan.

Irakaslea

  • Maritxu Jimenez

    Psikoterapeuta eta Psikoterapia Humanistan aditua. UEUko Psikologia saileko sailburua.

Helburuak

  • Gestalt terapiara hurbilketa.
  • Garapen pertsonalerako baliabide berriak ezagutu eta esperimentatzea.
  • Norberak bere burua hobeto ezagutzea.

Edukiak

Fantasia bideratuak: erlaxazioen bidez fantasia bideratuen munduan murgilduko gara. Terapeutak (irakasleak), bakoitzak bere buruan bizi izango duen fantasia bideratuko du. Honen emaitzak Gestalt terapiaren bidez landuko ditugu.

Metodologia

Tailerra bibentziala da. Gestalt terapia, talde dinamikak eta fantasia bideratuen bidez.

Nori zuzendua

Bere buruaz gehiago jakin nahi duen horrentzat.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

eibar, udako ikastaroak, gestalt, garapen pertsonala, garapen psikoafektiboa, norberaren ezagutza, erlaxazioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.