banner graduondokoak

Udako Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Itzulpengintza

Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketa. Egungo ikerlerroak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko uztailaren 1a

Urte askotako etenaldiaren ondoren, eta hizkuntzalaritza-saila biziberritzeko asmoarekin, Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketak antolatzeari ekin diogu.

Eremu zabala hartzen du, inondik ere, hizkuntzalaritzak. Izan ere, hizkuntza ikergai dugunok askotarikoak gara formazioz eta askotarikoak ditugu lan- eta ikerketa-eremuak ere. Hizkuntzalaritzak eta hizkuntzalaritzako adar aplikatuek (soziolinguistikak, neurolinguistikak, hizkuntzalaritza konputazionalak…) ez ezik beste hainbat jakintza-arlok ere hizkuntza dute aztergai, hala nola, itzulpengintzak, glotodidaktikak, filosofiak… Bada, topaketetan horiek guztiak biltzea litzateke gure helburua, eta ikerlarion arteko truke honen ondorioz, diziplinarteko elkarlanari ere ateak zabaltzea.

Helburuak

  • Hizkuntzaren alorrean lan egiten duten euskal ikerlari eta profesionalak elkar ezagutzea.
  • Hizkuntzaren inguruko jardun eremuak edo iker lerroak ezagutzea.
  • Euskal hizkuntzalarien arteko elkarlana sustatzea

Metodologia

Topaketaren planteamendua saretzeari begiratzen dio, eta maila horretan metodologia ere elkar ezagutzari begira adostu da.

Horrela, 2 motatako jarduerak izango dira:

  • Hitzaldi gonbidatua
  • Parte hartzaileen aurkezpenak eta galdera-erantzun irekiak

Nori zuzendua

  • Hizkuntza aztergai duen orori.
  • Euskal Herrian hizkuntzalaritzaz egiten ari den ikerketa zertan den jakin nahi duen orori.

Egitaraua

2013-07-04

Ordua Edukiak Irakaslea
08:45-09:00

Dokumentazioa jasotzea

09:00-09:15

Agurra

09:15-09:45

Hitzaldi gonbidatua

"Igarri, ikertu, jakin?". Iñaki Segurola Amutxastegi.

09:45-10:45

Komunikazioak (I)

  • Hizkuntzaren didaktikak Gasteizko Irakasle Unibertsitate Eskolan duen erronka nagusi bat. Irakaslegaiak ahozko gaitasunetan trebatzea. Amaia Alvarez eta Edu Zelaieta (UPV-EHU)
  • Ahozkotasunaren printzak Koldo Mitxelenaren idatzietan. Agurtzane Azpeitia (Mondragon Unibetrsitatea) eta Elixabete Perez (Deustuko Unibertsitatea)
  • Ahozko tradiziozko corpuserako lehenengo urratsak. Asier Sarasua (Badihardugu Euskara Elkartea)
10:45-11:15

Atsedena

11:15-13:35

Komunikazioak (II)

  • Goi-nafarrera arkaiko eta zaharreko testuen edizio eta azterketa berrirantz. Urtzi Reguero(UPV-EHU)
  • Osagarrien markapen bereizgarria euskal hizkeretan. Ane Odria (UPV-EHU)
  • Ergatibotasuna, iragangaiztasuna eta aditz laguntzailearen hautaketa euskal hizkeretan. Ane Berro(UPV-EHU)
  • Informazio egitura eta kuantifikatzaileen interpretazioa. Urtzi Etxeberria eta Aritz Irurtzun (CNSR-IKER)
  • Euskal alokutibora joan-etorria. Aitor Lizardi eta Manex Munduate (UPV-EHU)
  • Hizkuntza-aldakortasuna Nafarroa ipar-mendebaldeko euskaran. Oihana Lujanbio (UPV/EHU)
  • Hizkuntz aldakortasuna: Euskara Baturanzko joera elkarrizketen bidez azterturik. Orreaga Ibarra (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)
13:35-15:00

Bazkaria (lunch)

15:00-16:20

Komunikazioak (III)

  • Euskarazko testuen sinplifikazio automatikoa. Itziar Gonzalez Dios (UPV-EHU)
  • EPEC corpusa predikatu mailan etiketatzeko eta ustiatzeko oinarriak: BVI, EPEC-RoISem eta e-ROLda. Ainara Estarrona (UPV-EHU)
  • Ezagutza linguistikoa Ingelesa-Euskara itzulpen automatikoko sistemen garapenean. Nora Aranberri (UPV-EHU)
  • BASYQUE: hizkeren arteko aldakortasun sintaktikoa aztertzeko aplikazioa. Gotzon Santander, Xan Aire, Larraitz uria eta Ricardo Etxepare (CNSR-IKER / UPV-EHU, IXA)
16:20-16:30

Atsedena

16:30-17:50

Komunikazioak (IV)

  • Gazteak lagun artean idazten. Elixabete Perez eta Esther Zulaika (Deustuko Unibertsitatea)
  • Aldakortasun sintaktikoa euskarazko perpaus nominalizatuetan. Maia Duguine (UPV-EHU)

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Kafe-etenak eta bazkaria:

  • Kafe-etenak eta bazkaria matrikula prezioaren barne eskainiko dira
  • Bazkaria lunch motatakoa izango da, Markeskoan bertan.

Etiketak

eibar, udako ikastaroak, ikerketa, jardunaldiak, soziolinguistika, neurolinguistika, hizkuntzalaritza konputazionala, itzulpengintza, glotodidaktika

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 660959

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.