Udako Ikastaroak :: Informatika

Weka, ikasketa automatikorako tresna: datuetatik erabakietara.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko ekainaren 24a

Euskarri digitalak direla medio datu ugari pilatzen dira gaur egun. Datu-baseetan galderen bidez informazioa lor liteke baina, zergatik ez joan pauso bat urrunago? Zergatik ez lortu galdera soilen bidez lortzea ezinezkoa den ezagutza?

Datu meatzaritzari esker posiblea da datu-baseetatik ezagutza lortzea eta ezagutza hori etorkizuneko iragarpenak egiteko erabiltzea. Teknika hauek ohikoak dira ondoko aplikazioetan: eguraldi iragarpena, diagnosia medikuntzan, akatsen iragarpena, webeko errekomendazio sistemak, iruzur detekzioa, etab.

Weka izeneko software askeko tresnak datu meatzaritzako prozesu osoa egiteko aukera ematen du: datuak aurreprozesatu eta ikuskatu, ikasketa automatikoko algoritmoak erabili eta ikasketa prozesua ebaluatzeko aukera ematen du.

Irakaslea

Helburuak

  • Datu meatzaritzaren prozesu osoa ezagutzea.
  • Ikasketa automatikoko oinarri minimoak ezagutzea: sailkapen algoritmoak, taldekatze algoritmoak, ebaluazioa...
  • Weka tresna ezagutu eta datu meatzaritzako prozesu bat burutzeko gaitasuna eskuratu gure inguruko datuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Edukiak

  • Datu meatzaritzari sarrera
  • Datuen prozesaketa eta ikuskatzea.
  • Ikasketa automatikoa; sailkapena eta taldekatzea eta haien ebaluazioa
  • Weka erabiliz esperimentu zamatsuak egiteko aukera

Metodologia

Ikastaro osoan zehar, oinarrizko kontzeptu teorikoak azaldu ondoren, hauek Weka bidez nola landu daitezkeen ikusiko da.

Landutako atal bakoitzean ikasleek egin beharko dituzten ariketa praktikoak tartekatuko dira.

Ikastaroaren azken ariketa gisa ikasle bakoitzak aukera izango du datu meatzaritzako proiektu bat abiatzeko berak ekarritako datu batzuetatik abiatuz edo Open Data bezalako baliabide batetik jaitsitako datuak erabiliz.

Nori zuzendua

Datuetatik ezagutza lortzeko interesa duen edonorentzat. Datuak eskuragarri dituen eta sakonago ezagutu nahi dituen edonorentzat:: enpresa munduko langileentzat, ikerlarientzat, osasun arloko langileentzat, kazetarientzat...

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

eibar, udako ikastaroak, datu meatzaritza, ikasketa automatikoa, datuen esplorazioa, sailkapena, patroien ezagutza, taldekatzea

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.