Udako Ikastaroak :: Psikologia
IKASTAROA BETE EGIN DA, hala ere, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara (idazkaritzatik zurekin harremanetan jarriko gara).
-------------
Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).
Bizi ari garen garai nahasi hauetan, norberak bere pertsonalitatea era sakonean ezagutzea ezinbestekoa da jarrera auto-kritikoa izateko. Jarrera hori baliogarria izango da lidergo funtzioak bereganatzeko eta proiektuetan parte hartze aktiboa izateko. Horretarako pertsonak motibazioa sentitu behar du bere barnean, modu batean edo bestean lidergoa bereganatzeko gai izango dela bere buruari erakutsiz, baita motibatuta ere lankideekin betebeharrak elkar aztertzeko eta aurrera eramateko, lan talde filosofiaren bidez. Jarrera hau hartuz gero, pertsonak bere nortasuna indartuko du eta gai izango da bizi ari garen garai nahasi hauei aurre egiteko, bere erakundearen egoera hobetuz.
Enpresen zuzendaritza eta Administrazioan lizentziatuta. Itzarri Consulting-eko kidea.
Ekonomian doktorea eta Soziologian lizentziatua. SPRI y EUSKALIT-ek bultzatutako proiektu berritzaileak gauzatzeko aholkulari homologatua. Itzarri Consulting-eko aholkularia.
Lidergo eta motibazioan aditua. 5S sistemen ezarpenean homologatua Euskaliten. Itzarri Consulting-eko aholkularia.
Uztailak 3
9.00 – 13.00
15.00 – 17.00
Ikastaroaren osagarri, arratsaldean ondoko hitzaldia eskainiko da:
Uztailak 4
9.00 – 13.00
15.00 – 17.00
Ikastaroaren osagarri, arratsaldean ondoko hitzaldia eskainiko da:
Ikastaro teoriko praktikoa izango da, non gaiak banan-banan aztertuko diren. Hasieran kontzeptuak modu teorikoan azalduko dira, eta jarraian dinamika praktikoak egingo dituzte parte-hartzaileek azaldutako kontzeptuetan sakondu asmoz. Pertsonalitatea ezagutzeko Enneagrama teknika psikologikoa erabiliko da.
Teoria, powerpointetan zein bideoetan oinarrituz emango da, eta alde praktikoan, taldean burutzeko ariketak, taldeko hausnarketak, esperientzia pertsonalak, 9 txapelen dinamika eta pertsonalitate galdeketak izango dira protagonistak.
Era honetan, lidergo aldagaiak zeintzuk diren ikasteko teoria eta praktikan 360oko lidergo galdeketa erabiliko da. Motibazio gaiari hurbilketa teorikoa eta dinamika praktikoa hiru lider ezberdinek gidatuta (eraginkorra, neutrala eta eraginkor ezakoa) ariketa abian jarriko dugu. Lan talde filosofia teoriari hurbilketa eta dinamika praktikak antolatu lan talde jarrera edukitzea oso eraginkorra dela erakusteko.
Gaian interesa daukan edonori, eta bereziki bere bizitza aberasgarriago izatea eta bere burua kapazagoa sentitu nahi duen horri. Garapen pertsonala eta profesionala ahalbidetuko duen prozesuetan murgildu nahi den orori, alegia.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1368170005
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: