Udako Ikastaroak :: Psikologia

Lidergoa, motibazioa eta talde-lana: pertsonen eta erakundeen eraldaketarako teknikak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko ekainaren 23a

IKASTAROA BETE EGIN DA, hala ere, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara (idazkaritzatik zurekin harremanetan jarriko gara).

-------------

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

 

Bizi ari garen garai nahasi hauetan, norberak bere pertsonalitatea era sakonean ezagutzea ezinbestekoa da jarrera auto-kritikoa izateko. Jarrera hori baliogarria izango da lidergo funtzioak bereganatzeko eta proiektuetan parte hartze aktiboa izateko. Horretarako pertsonak motibazioa sentitu behar du bere barnean, modu batean edo bestean lidergoa bereganatzeko gai izango dela bere buruari erakutsiz, baita motibatuta ere lankideekin betebeharrak elkar aztertzeko eta aurrera eramateko, lan talde filosofiaren bidez. Jarrera hau hartuz gero, pertsonak bere nortasuna indartuko du eta gai izango da bizi ari garen garai nahasi hauei aurre egiteko, bere erakundearen egoera hobetuz.

Irakasleak

Helburuak

  1. Jarrera auto-kritikoa edukitzea.
  2. Lider eraldatzaile gisa ditugun gaitasunen baitan trebatzea.
  3. Lan taldeetan motibazio giroak sortzeko trebatzea.
  4. Lan talde filosofia zer den eta nola garatu lankideekin ikastea.
  5. Enneagrama teknikaren bidez nortasun dominantearen auto-ezagutza gauzatzea.
  6. Adibide praktikoak lagun, norberaren gaitasunetan konfiantza hartzea.

Edukiak

Uztailak 3

9.00 – 13.00

  • Enneagrama teknika.
  • Enneagrama testen betetzea.
  • Auto-ezagupena.

15.00 – 17.00

  • Dinamika praktikoa “9 txapelen jokoa”. Aginte koadro pertsonal bat eratzea du helburu.

 

Ikastaroaren osagarri,  arratsaldean ondoko hitzaldia eskainiko da:

  • Hitzaldia: ''Lidergoa, emozioak eta fluxua erakundeetan''
  • Hizlaria: Galder Guenaga, UPV/EHUko irakaslea eta UEUkidea.
  • Ordutegia: 17:30-18:30
  • Tokia: Eibarren, Udako Ikastaroen egoitzan, Markeskoa Jauretxean

 

Uztailak 4

9.00 – 13.00

  • Lidergotza - teoria.
  • 360oko lidergo inkesta.
  • Lidergotzaren inguruko bideoa “Tximeletaren zirkua”
  • Motibazioa – Zer da? Mota eta teoriak.
  • Motibazioaren inguruko bideoa “Jarreraren gaitasuna".
  • Dinamika praktikoa “Zirrindolak”, hiru lider ezberdinek gidatuta (eraginkorra, neutrala eta eraginkor ezakoa) erakusteko.
  • persona baten motibazioan lider mota ezberdinek duten eragina.

15.00 – 17.00

  • 360oko lidergo inkestaren emaitzen ikuskatzea.
  • Talde lana - teoria.
  • Talde lanaren inguruko bideoak “Antzaren hegaldia”, “Botila”, etab.
  • Dinamika praktikoa “Sokatiran”.

 

Ikastaroaren osagarri,  arratsaldean ondoko hitzaldia eskainiko da:

  • Hitzaldia: ''Ideia batzuk krisi madarikatu hau gainditzeko.''
  • Hizlaria: Jabier Lertxundi, Itzarri Consulting.
  • Ordutegia: 17:30-19:00
  • Tokia: Eibarren, Udako Ikastaroen egoitzan, Markeskoa Jauretxean

Metodologia

Ikastaro teoriko praktikoa izango da, non gaiak banan-banan aztertuko diren. Hasieran kontzeptuak modu teorikoan azalduko dira, eta jarraian dinamika praktikoak egingo dituzte parte-hartzaileek azaldutako kontzeptuetan sakondu asmoz. Pertsonalitatea ezagutzeko Enneagrama teknika psikologikoa erabiliko da.

Teoria, powerpointetan zein bideoetan oinarrituz emango da, eta alde praktikoan, taldean burutzeko ariketak, taldeko hausnarketak, esperientzia pertsonalak, 9 txapelen dinamika eta pertsonalitate galdeketak izango dira protagonistak.

Era honetan, lidergo aldagaiak zeintzuk diren ikasteko teoria eta praktikan 360oko lidergo galdeketa erabiliko da. Motibazio gaiari hurbilketa teorikoa eta dinamika praktikoa hiru lider ezberdinek gidatuta (eraginkorra, neutrala eta eraginkor ezakoa) ariketa abian jarriko dugu. Lan talde filosofia teoriari hurbilketa eta dinamika praktikak antolatu lan talde jarrera edukitzea oso eraginkorra dela erakusteko.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori, eta bereziki bere bizitza aberasgarriago izatea eta bere burua kapazagoa sentitu nahi duen horri. Garapen pertsonala eta profesionala ahalbidetuko duen prozesuetan murgildu nahi den orori, alegia.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1368170005

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  •  %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliogarri izango da.

Etiketak

eibar, udako ikastaroak, pertsona arteko harremanak, pertsonekin lanean

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.