Udako Ikastaroak :: Arkitektura

Etxebizitzen zaharberritzea bioeraikuntza irizpideen arabera.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 16.50 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko ekainaren 24a

Eraikuntzak, eta orokorrean gizarteak, bizi duen garai aldaketaren aurrean planetaren eta pertsonen osasuna lehentasunen lehen lerroan kokatzea dagokigu; batetik, planeta, eta bertako lehengaiak, finitua delako eta bestetik, ingurunearekin lotutako osasun arazoak gorantz doazelako. Testuinguru honetan, erantzukizunez, jasangarritasunaren bidean jada eraikia dagoena zaharberritzea eta egungo beharrizanetara egokitzea dagokigu; ingurune naturalekiko hormigoiaren hedadura presioarekin amaituz. Zaharberrikuntza hau gainera pertsonen osasunera bideratuta egongo da, eta ondorengo belaunaldiak hipotekatu gabe modu holistiko batean emango da, bioeraikuntzak aldarrikatzen duen gisan.

Irakasleak

Helburuak

  • Etxebizitzek, eta eraikuntzak, osasunean eta ingurugiroan duten inpaktua identifikatzea.
  • Guztion eskutan, tekniko edo erabiltzaile, dauden hobekuntzak ezagutaraztea.
  • Espazio eraikien inguruko sentsibilizazio berri bat lantzea.
  • Bioerakuntzaren erabilera masiboa bultzatzea.

Edukiak

  • Zahaberrikuntza eta bioeraikuntza nozio orokorrak.
  • Geobiologia eta espazioen harmonizazioa, energiak.
  • Eraikuntza teknikak zaharberrikuntzan, zura.
  • Etxeko gai toxikoak.
  • Instalakuntza elektrikoak.
  • Etxeko landareak.
  • Eraginkortasun energetikoa.
  • Uraren erabilera.

Metodologia

Gai ezberdinei buruzko aurkezpen teorikoak egingo dira eta batzuk modu praktikoan landuko dira, batez ere azken eguna. Talde gogoetarako aukera eskainiko da, eta amaitzeko hitz egindakoa erakusten duten adibide eraikiak bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da.

Nori zuzendua

Eraikuntza mundura hurbiltzen den edozein teknikori bideratua dago, baina orokorrean bere etxebizitzan osasun eta ingurugiro aspektuetan hobekuntzak egin nahi dituen erabiltzaile orori zuzenduta.

Egitaraua

2013-07-03

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Zaharberikuntza bioeraikuntza irizpideen arabera. Sarrera.

10:00-12:30

Geobiologia eta eraikita dauden espazioen harmonizazioa.

  • Javier Petralanda Alberdi
12:30-13:30

Zurezko egituren zaharberrikuntza, teknika eta praktika.

2013-07-04

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Etxe barruko gai toxikoek osasunean duten eragina.

10:00-11:15

Instalakuntza elektrikoak, apantailamenduak.

11:30-13:30

Etxe barruko landareak

  • Jakoba Errekondo Saltsamendi

2013-07-05

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Eraginkortasun energetikoa, tresnen erabilera praktikoa

10:00-11:15

Uraren kontsumoaz, ''erregeen pare bizi gara'' monologoa.

11:30-13:30

Iritzi trukaketa kolektiboa monologoaren harira.

15:00-18:00

Irteera: zaharberritze lan batera bisita.

  • Ekaitz Uribe Rus

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

eibar, udako ikastaroak, geobiologia, bioeraikuntza, bioarkitektura, eraikuntza osasuntsua, zaharberritzeak, energia-kontsumoa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.