Udako Ikastaroak :: Hezkuntza

Hezkuntza-sistema alternatiboak, gizarte aldaketarako tresna eta gako.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko ekainaren 23a

Ikastaroa bete egin da, hala ere, eman izena eta ITXARON ZERRENDAn sartuko zara, ez egin ordainketarik (idazkaritzatik zurekin harremanetan jarriko gara).

----------------------------------

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Azpizenburua: Eskola Alternatiboak, egungo eskolaren kritikatik, pedagogia bizi eta libreagoren xerka.

Hezkuntza ez da gizarte sistematik eta honen balore eta helburuetatik aparte uler daitekeen zerbait. Aitzitik, sistema mantenduko duen hiritarra fabrikatu/adoktrinatzeko eginkizunean Hezkuntza sistemak daukan zeregina funtsezkoa eta ezinbestekoa da. Horrela, egungo sistemaren gaineko hausnarketa egitea zinez garrantzitsua da, bertako heldu/haur arteko harremana osasuntsuago eginez, haurra benetako protagonista duen eskola demokratikoagoa sortze aldera.

Irakaslea

  • Ane Ablanedo Larrion

    Unibertsitateko irakaslea (UPPA, NUP). Haur-prebentzioan espezialista. Eskola alternatibo eta pedagogia librearen gaian formatzailea. Hizlari eta artikulugilea. UEUkidea.

Helburuak

Indarrean den hezkuntza sistemaren gaineko hausnarketa ahalbidetzea. Hezkuntza-irakaskuntza prozesua osasuntsuagoa egiteko gakoak ezagutzea. Pedagogia berriak eta eskola-eredu ezberdinak ezagutzea. Sistemaz kanpoko eskola eredu ezberdinak ezagutzea. Sistema barneko eskola ere barnetik hobetu ahal izateko klabeak jakitea.

Edukiak

  • Hezkuntza sistemaren historia laburra.
  • Egungo sistemaren gaineko hausnarketa. Baloreak: agerikoak eta ezkutukoak. Hezkuntza sistemak eta ideologia.
  • Eskola errealitate konbentzionalarekiko diskurtso kritikoa.
  • Heztea vs adoktrinatzea. Hezitzailearen funtzioa..
  • Hezitzaile-ikasle arteko harreman demokratikoa. Autoritatea vs autoritarismoa. Ezkutuko boterea.
  • Sozializatzea, eskolatzea?
  • Haurrak berezkoa du ikasteko gogoa. Ez diezaiogun jakin mina hil. Haurraren interesetatik abiatutako kurrikulum-a.
  • Hezitzailearen egitekoa, haurrak berezkoa duen hazkuntza prozesuan lagun izatea besterik ez da.
  • Haurra prozesuaren protagonista. Haurraren erritmo, garapen eta indibidualtasunarekiko errespetua.
  • Beste eskola bat posible da.
  • Pedagogia “berriak”. Montessori, Freinet, Paulo Freire, Ivan Illich. Neill.
  • Sistemaz kanpoko eskola eredu ezberdinak: Summerhill, Waldorf, Montessori, Paideia, Eskola demokratikoak, eskola txikiak. Eskola eredua aldatzen duten errealitateak.
  • Euskal Herriko eskola alternatiboak.
  • Sistema barrenean ere, iraultza posible.

Metodologia

Metodologia teoriko praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Maisu-maistra eta irakasleei. Haur hezitzaileei. Eskolatzeko adina duten haurren gurasoei, eta interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1368170004

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliogarri izango da.

Etiketak

eibar, udako ikastaroak, hezkuntza, eskola, hezitzaileak, ikasketa prozesuak, eskola alternatiboak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.