Udako Ikastaroak :: Informatika, Teknologia

Nabigatu Lego NXT robotekin: abante!

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko ekainaren 24a

Nabigazioa oinarri-oinarrizkoa da robot mugikorrentzat: etxeko lurzorua garbitzen duen xurgagilu ezagunetik hasi eta Marte planeta esploratzen ari den Curiosity roboteraino, ingurunean beren bidea topatzeko estrategiak behar dituzte robotek. 

Burutu beharreko atazaren arabera (etxeko lurzorua garbitu, planeta ezezagun bat esploratu), maila desberdinetan garatuko da nabigazioa: objektuak ekidin, helburuak identifikatu, ingurunea arakatu, mapak eraiki, etab. 

Proposatzen dugun ikastaroaren helburua, robotikan lehen pausuak eman nahi dituenari abiapuntua eskaintzea da, robota diseinatu, muntatu eta programatzeko beharrezko ezagutzak eskainiz. LEGO Mindstorms NXT kaxa robotikoa erabiliko dugu robotak eraikitzeko; eta hauek programatzeko berriz, NXC lengoaia.

Behetik gorako estrategia jarraituz, robotaren sentsore eta motoreak baliatuko ditugu oinarrizko nabigazio gaitasunetatik hasi, eta gradualki, konplexutasun handiagoko nabigazio teknikak garatzeko.

Ikastaroaren datak hauek dira: uztailak 1, 2 eta 3 (astelehena-asteazkena)

Irakasleak

Helburuak

  • Roboten funtsezko osagaiak (sentsoreak, eragileak eta kontroladorea) ezagutu erabili.
  • Oinarrizko robot mugikorrak eraiki LEGO NXT piezak erabiliz.
  • Kontrol programak idazten ikasi: atzeraelikadura.
  • Oinarrizko nabigazio-atazak ebatzi biologian oinarritutako sistemen estrategiak aplikatuz.

Edukiak

  • Zer da robot bat?
  • LEGO NXT kaxa.
  • Programazio-ingurunea: NXC lengoaia.
  • Mugikortasuna eta Nabigazioa.
  • Sentsoreak.
  • Atzeraelikadura: sentsore eta eragileak batera lanean.
  • Kontrol-sistemak.
  • Amaierako praktika: nabigazio ataza.

Metodologia

Eginez ikasten dela sinetsita, ikastaroa praktikoa izango da, hasiera-hasieratik robotak eraiki eta programatuz. LEGO NXT kaxa robotikoa erabiliko dugu zeregin horretarako.

Nori zuzendua

Robotikan interesa daukan edozeinentzat. Ez da aurre ezagutzarik eskatzen baina programazioari buruzko oinarrizko nozioak izatea lagungarri litzateke.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

eibar, udako ikastaroak, roboten programazioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.