Udako Ikastaroak :: Komunikabideak, Komunikazioa

Transmedia kontakizunak. Komunikazio esperimentuak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.50 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko ekainaren 24a

Gero eta gehiago dira, gure artean ere, transmedia ikuspegiarekin buruturiko proiektuak. Erakunde publikoek zein pribatuek, mugimendu sozialek zein norbanakoek aurrera ateratako kontakizun horietan, plataforma desberdinak erabiltzen dira, eta ekoizle eta erabiltzailearen arteko ohiko mugak hautsi egiten dira istorioari zabaltasun zein sakontasun berriak eskainiz. Transmedia jarrera honen erakusgarri izan nahi dute ikastaro honetan aipatuko diren adibideek; informazio, musika, jarduera politiko-sozial edota kulturaletik abiatuta. Aukera paregabea Euskal Herrian transmediatasunak egin duen bidea ezagutzeko.

transmedia ikastaroa, udako ikastaroak 2013, UI41

Irakasleak

  • Joseba Mirena Agirretxe Kerexeta

    ''Porrotx'' (1964, Lasarte-Oria) Magisteritzan diplomatua eta pailazoa.

     Irrien Lagunak klubeko pailazoentzat urte berezia da aurtengoa, Hogeita bost urte igaro dira jada sudur gorriak eta zapata handiak jantzi eta herriz herri euskara eta alaitasuna zabaltzen hasi zirenetik. Asko dira urteak, eta gehiago Euskal Herriko lagunekin batera bizi izan dituzten abenturak, elkarrekin partekatutako irriak, malkoak, muxuak eta besarkadak. Ikuskizun xume batekin hasi ziren haien jaioterrian, Lasarte Orian. Kalean eta eskolatan euskara oso gutxi entzuten zelako, pailazoen emanaldia haurren artean gure hizkuntza modu alaian zabaltzeko aukera polita zela iritzita.

     Poliki-poliki, euskaraz ongi pasatzeko helburuari haurrentzat eta familientzat balio hezigarriak zabaltzeko ahalegina gehitu zioten. Orain dela bi urte, BERRIA eta Elkar argitaletxearekin batera, Irrien Lagunak kluba sortu zuten.

     Urte hauetan guztietan, taldearen kultur emaria oso zabala izan da. Ugariak dira hainbat elkarterekin egindako elkarlanak ere.

     Katxiporreta pailazo taldearen helburu nagusia, Euskal Herrian euskaraz alai bizitzeko aukera egi bihurtzea da, eta ez omen dituzte zapatak erantziko, harik eta guztion artean Euskal Herria Euskal Irri bihurtu arte.

    Facebook: Pirritx, Porrotx eta Marimotots.

  • Edorta Arana Arrieta

    UEUko kidea; EHUko ikertzailea; Kazetaritzan lizentziatua; doktorea; dokumental interaktibo egilea.

    @EdortaArana

  • Lander Arbelaitz Mitxelena

    (Donostia, 1985) Argiako kazetaria eta Aske Guneko Komunikazio taldeko kidea.

    Twitter: @larbelaitz

  • Iker Barandiaran Zubiate

    Kazetaria eta musika eragilea.

    90eko hamarkada hasieratik kazetaritzan eta musikaren zabalkundean murgildutako arrasatearra. Hedabide ugaritan aritua, Arrasateko Gaztetxean luzaroan kultura programazioan eraman eta Danbaka musika lehiaketaren koordinatzailea izateaz gain, azken urteotan Arrasateko Kooltur Ekintza taldean dihardu.

    Iker Barandiaran Argian

  • Aiala Fernandez Abalde

    Kazetaritzan lizentziatu ostean, Nazioarteko politikan espezializatu nintzen Amsterdamgo Unibertsitatean. Nire lehenengo urtea kazetari lanetan egin nuen ETBko erredakzioan, ondoren, produkzio lanetan ibili naiz IRUSOIN eta MORGAN CREATIVOS ekoiztetxeetan, eta azkeneko urteak nazioarteko merkatuak jorratzen pasa ditut TB programen salmentan Expressive-n eskutik.

    2012az geroztik, Euskadiko Ikusentzunezko Klusterrean dihardut nazioartekoratze arduradun gixa.

  • IƱako Gurrutxaga Ugalde

    eitb.com-eko arduraduna @inakog

  • Leire Lopez Ziluaga

    Astra Koordinadorako kidea.

    Facebook: Astra Twitter: @AstraGernika

  • Libe Mimenza Castillo

    Behategia proiektuko koordinatzailea. Kazetaritzan lizentziatua eta masterduna.

     @libemimenza

  • Fernando Morillo Grande

    (Azpeitia, 1974) Filosofian lizentziatua eta zientzia zalea. Hogeita hamar liburutik gora argitaratu ditu hamar urte pasatxotan: gazte literatura, thriller zientifikoak, dibulgazioa, biografiak... 2011an argitaletxe propioa sortu zuen (Gaumin), bere amets eta ideiei hego hobeak eskaintzeko.

    Facebook: Fernando Morillo

  • Bea Narbaiza Amillategi

    UPV/EHUko ikertzailea; Kazetaritzan lizentziatua; doktorea; dokumental interaktibo egilea.

  • Alixe Rodriguez Gil

    Kazetaritzan lizentziaduna. Emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasunerako masterra.

    Beldur Barik programaren kooordinatzailea 3 urtez, Basauriko Udaletxean indarkeria sexistaren teknikaria protokoloa eramaten, Berdintasunerako teknikari eta hezitzaile moduan aisialdiko eskoletan zein aukeren berdintasunerako aholkularitza tokietan esperientziaduna.

  • Arrate Rodriguez Martin

    Artista.

  • Eider Rodriguez Martin

    Literaturan doktorea. UPV/EHUko irakaslea. Idazlea.

  • Xanti Rodriguez Zumarraga

    (Azpeitia, 1978) Bizitza osoan argazkilaritzaren munduan aritu-eta, azken urteotan 3Dko infografiak argazki errealekin nahasten dabil. Europan zehar profesionalentzako kurtsoak ematen ditu, eta nazioarteko sari ugari irabazi ditu; 2012ko FEPeko European Gold Camera eta 2012ko International Photo Awards-en bi bigarren sari dira berrienak.

    Facebook: Xanti Rodriguez

Helburuak

  • Transmedia sormenaren eta ekoizpenaren oinarrietan sakontzea.
  • Euskal Herrian transmedia ikuskerarekin burututako esperientziei buruz hausnartzea.
  • Plataforma eta hedabide desberdinen erabileran murgildu, istorioaren edukia garatzeko eta elkarreragina indartzeko.

Edukiak

  • Transmedia narratibaren esangurak eta aplikazioak.
  • Egile eta ekoizpen desberdinen abiapuntuak, erreferentziak eta emaitzak.
  • Euskal Herriko adibide esanguratsuen azterketa.
  • Transmediatasunaren aplikazioa eduki, genero eta hedabide desberdinetan.

Metodologia

Transmedia ikuspegiarekin eginiko ekoizpenen aurkezpena egingo da oso modu praktikoan. Egile desberdinen parte hartzearekin, kasuko azalpenak egingo dira eta gero zatiak ikus/entzun.

Saio bakoitzean, galderak eta iruzkinak egiteko aukera zabalduko da.

Nori zuzendua

Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleei, Ikus-entzunezko komunikazioaren ikertzaileei, gidoilariei, ekoizleei, sortzaileei, komunikatzaileei... orokorrean, interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

eibar, udako ikastaroak, komunikazioa, interaktibitatea, medioak, informazioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.