Udako Ikastaroak :: Politika

Sormen-tailer aurreratua: ideietatik ekintzetara.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko ekainaren 19a

Ikastaroak bi aurrez aurreko saio ditu, bata uztailaren 1ean eta bestea 15ean. Tartean, partaideek proiektu bat garatuko dute eta irakaslearekin harremana on line egingo da.

Ideia berritzaileak sortu eta ideazio-prozesu egokiak lantzeko, ideazio-fasea bera bezain garrantzitsua da aurretik egin behar den lana.

“Arazo baten formulazio egokia, kasu gehienetan, soluzioa bera baino garrantzitsuagoa da” Albet Einstein.

Ideia berriak sortzeko ohitura falta dugunez, prozesu horretan murgiltzeko zailtasunak izaten ditugu. Sormen teknikekin lanean hasten garenean, uste izaten dugu 'ideia berritzaileak' bat-batean sortutako horiek direla eta, batzuetan hala bada ere, ezin da dena kasualitatearen esku utzi. Ideazio-prozesua paper baten idatzitako ehunka ideien zerrenda baino gehiago izatea lortu behar dugu, potentziala duten ideiak aurkitu, desegokiak baztertu eta hurrengo pausuak zeintzuk izango diren jakin, eta horretan laguntzera dator ikastaro hau.

Irakaslea

  • Asier Arrieta Mendikute

    Enpresa zientzietan diplomatua. IZINKER enpresako kidea. Erakunde eta enpresetan sormen prozesuak martxan jartzen dihardu gaur egun.

Helburuak

  • Parte-hartzaileek ezagutzen dituzten sormen teknikak errepasatu eta ideazio-fasearen aurreko eta ondorengo faseetan murgiltzea.
  • Ideia berriak modu egokiagoan sortzeko aurrez egin beharrekoak lantzea.
  • Ideia multzoak kudeatzeko eta hobetzeko modu ezberdinak ezagutzea.

Edukiak

  • Ideiak norantza egokian sortzeko argibideak.
  • Erronka baten alternatiba ezberdinak.
  • Sortutako ideiak nola kudeatu – Aukeraketa modu ezberdinak.
  • Bezeroa eta emozioak.
  • Produktu eta zerbitzuen kontzeptu berriak nola sortu prototipoen bitartez.

Metodologia

  • Talde dinamikak erabiliko dira gehien bat, ariketa indibidualak egingo diren arren. Irizpide nagusia “eginez ikastea” izango da.
  • Tailerrak alde teorikoa eta praktikoa izango ditu: teoria gaiaren inguruko oinarrizko ezagupenak finkatzera bideratuta egongo da eta alde praktikoak, esplikatutako teoria praktikan jartzeko aukera emango du (teoria %30 – praktika %70).
  • Ikastaroak bi aurrez-aurreko saio ditu (uztailak 1 eta 15): lehen saioan, oinarrizko ezagutzak errepasatu eta ikasleek landu beharreko proiektuak aukeratuko dituzte. Proiektuak ondoko 15 egunetan landu beharko dira eta laguntzeko irakaslearekin kontaktua izango da moodle plataforma telematikoaren bidez. Honela, uztailaren 15ean, ikastaroaren bigarren saioan, ikasleek proiektua lantzean izandako esperientzia, arazoak eta emaitza aurkeztuko dituzte.

Nori zuzendua

Ikastaroa aurreratua denez, ikastaro hau egiteko aurretik UEUren sormen-tailerretan parte-hartu behar izan dute edo bestela sormen-tekniketan bestelako trebakuntza jaso dutela adierazi beharko dute.

Oro har, bere bizitzan edo lanean ideia berri eta ezberdinak behar dituenarentzat eta ideia asko izanda horiek aurrera eraman ahal izateko bultzadatxo bat behar duten pertsonei zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

Eibar, udako ikastaroak, berrikuntza, ideiak sortu, garapena, ekintzailetza, ekintzaileak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.