Udako Ikastaroak :: Literatura, Soziologia

Gorputza eta generoa euskal kulturan eta literaturan.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko ekainaren 24a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Emakumeen gorputzak historikoki gizonezko ahotsetatik deskribatuak, izendatuak eta adieraziak izan dira. Historikoki, emakume gorputzak ez dira izan begirada maskulino hegemoniko batek zuen irudipena besterik. Hau dena, artean, literaturan, poesian, zinean... argi ikusi da, baina baita medikuntzan, biologian, eta beste edozein zientzietan ere. Honek emakumeen gorputzen ezagutza bat baino, gorputz horien objektualizazio zein anatomizazio bat eragin du.

Esan behar da, Euskal Herrian emakumeen gorputzaren inguruan ikerketa askorik ez dela egin, ez bada antropologia feministatik, eta hor zordun ginateke Teresa del Valle, Begoña Aretxaga, Mari Luz Esteban antropologo feministekin, batzuen batzuk aipatzearren. Zentzu horretan, ikastaro honen ekarpenik nagusienetakoa diziplinartekoa izatea litzateke, horrela, antropologia feministak, literaturatik, musikatik, arte feministatik nahiz gorputz heziketaren alorretik mintzatuko gara eta landuko dugu gorputzaren inguruan ikertutakoa.

Irakasleak

Helburuak

  • Ikastaro honen helbururik behinena euskal literaturan eta kulturan emakumeek euren gorputza nola ikusi eta ikusarazi duten subjektu bezala erakustea da. Gaian sakontzeko kontzeptualizazioak egingo dira eta didaktikak nahiz metodologiak proposatuko dira. Ikuspegi feministatik lan egingo da eta horretan doktoreak eta adituak diren hizlariak egongo dira: Mari Luz Esteban, Mariate Bizkarra, Amaia Alvarez, Iratxe Retolaza eta Gema Lasarte besteak beste.
  • Eremu teoriko-didaktiko- metodologikoaz gain, egungo egoeren azterketa, esperientziak eta klase dinamikak martxan jarriko dira. Izan ere, bigarren helburua, bertaratutako ikasleek formazio teoriko-bibliografikoaz gain, zuzeneko gogoeta, esperientzia eta jardunaz gozatzea baita. Horrela, Ainhoa Guemes arte feministan adituak, Uxue Alberdi bertsolariak, Miren Agur Meabe poetak eta Itsaso Gutierrez musikariak, besteak beste, gorputzarekin izan dituzten esperientziak, zuzenean, partekatuko dituzte.
  • Hirugarrenik, teoria nahiz esperientzia ezberdinak uztartu nahi dira. Interpretatu, eztabaidatu eta horren inguruko gogoetak eta jakinmina piztu bertaratzen diren ikasleengan. Helburu hau kontuan izanik, hainbat jardun forum gisa planteatu dira eta jardun bakoitzak amaiera aldera bere hausnar eta eztabaida denbora du.

Edukiak

  • Goputza eta generoa euskal kulturan.
  • Gorputza euskal literaturan (poesian, eleberrigintzan, bertsolaritzan eta ipuingintzan).
  • Gorputza eta generoa gorputz heziketan.
  • Gorputza musikan.
  • Gorputza arte feministan.
  • Gorputza antzerkian.

Metodologia

Lau modalitate landuko dira.

  • Batetik, hitzaldia teorikoak interneta edota diapositiba edota power pointez lagunduta.
  • Bigarrenik, klase modura, teoria kapsula txikiak emanaz eta klase dinamikak martxan jarriz.
  • Hirugarrenik, zinema, tailer eta poesia emanaldiak egongo dira, eta esperientzia pertsonalen esplizitazioa. Parte hartze zuzena eta irekia eskainiko da. Artistekin zuzenean egoteko aukera.
  • Eta azkenik, elkar topaketa, foruma. Dena den, hau hitzaldietan eta klaseetan barrena etenik gabe emango da. Hausnarra, hizketaldia, irakasle eta ikasleen arteko enkontrua.

Nori zuzendua

Berdintasuna lantzen duten teknikariei. Literatura ikasten ari direnei (masterrak, doktorego tesiak). Generoa eskolan landu nahi dutenei (irakaslegaiak nahiz irakasleak).

Ez du adinik. Artistak, ikasleak nahiz irakasleak etor daitezke, izan ere, estreinakoz irakurriko da gorputzetik euskal literatura, bertsoa eta kultura.

Interesa daukan edonori irekitako ikastaroa da.

Egitaraua

2013-07-01

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:30

Gorputzak euskal kulturan: ikuspegi berrien bila. (hitzaldia)

10:30-12:00

Euskal narrazioetako kurbak: genero performatibitatetik gorputz queerretara. (didaktikoa)

12:30-14:00

Poesia feminismotik irakurtzen. (didaktikoa)

  • Kattalin Miner Perez
16:00-17:30

Eta bat-batean... gorputza (gorputzak, gorpuzkerak, eta gorputzaldiak) bertsolaritzan. (esperientziak)

17:30-18:30

Kodetik bitsera (poesia irakurketa)

2013-07-02

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:30

Emakumeen gorputzak ariketa fisikoan. (didaktikoa)

10:30-12:00

Gorputz jipoituak genero indarkeriaren sinedoke. (didaktikoa)

12:30-14:00

Euskal musika larrutuz: gorputz adierazpenak eta gorputz irudikapenak euskal musikan. (esperientziak)

16:00-17:00

Kuiar? arraro xamar, bitxi bat. (audiobisuala)

17:00-18:00

Generoarekin jolasean. Praktika bibentziala. (tailerra)

  • Ainara Artetxe Azkueta

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1368170003

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliogarri izango da.

Etiketak

Eibar, udako ikastaroak, emakumeak, euskal literatura, generoa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.