Udako Ikastaroak :: Ikuskizunak, Pedagogia

Irakaskuntzarako antzerki-teknikak: landu sormena, komunikazioa eta talde-estrategiak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko ekainaren 24a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Ikastaro hau antzerkiak hezkuntzari zein norbanakoari ekar diezazkion onurengatik planteatzen da.

Baliabide ezberdinak jaso, taldean aritu, komunikazio gaitasunak garatu eta azkenekoz sormen kolektibo baten partaide izatearen gaineko gogoeta burutuko dugu, gure hezkuntza sisteman erabilgarri izan daitekeen tresna bat eskuratuz. Antzerkigintza baina sormen kolektibo gisa ulertuta landuko da.

Antzerkigintza baina sormen kolektibo gisa ulertuta.

Helburu nagusia plazeretik abiatuta eta jolasaren bidez, talde estrategiak, sormena eta komunikatzeko aukera eskaintzea dugu. Bide batez, beste hamaika arlotako gaiak lan daitezke, antzerkia beraren gaia jakintzagai bihurtzen delarik.

Planteatzen dugun erronka hurrengoa da: baliabide ezberdinen aurkezpenetik habiatuta ikastaroak irauten dituen 12 orduetan antzerki bat sortzea.

Irakaslea

  • Izotz Garcia Garcia

    Haur Hezkuntzako irakaslea eta “Estudis de teatre Berty Tobias (Lecoq)” Goi mailako Antzerki eskolan titulatua (Bartzelona).

Helburuak

  • Irakaslea antzerkiaren aplikazio pedagogikoaren bidez, irakaskuntzari loturiko baliabideak aberastea, era sortzaile, ludiko eta parte hartzaile batean.
  • Ikasgelan benetako komunikaziorako esparru bat sortzeko baliabideak eskuratzea.
  • Sormen kolektibo bat sortzea oso denbora laburrean.

Zeharkako helburuak: Norbere ezagutzatik abiatuz, besteak ezagutzeko eta errespetatzeko bideak eraikitzea, ikaskuntzarako zein bizitzarako baliabideak aberastuz eta erabakiak hartzeko zein gatazka konponbideetarako konpetentziak eskuratuz dramatizazio edo antzerkiaren bitartekoen bidez (rolen jabetzea, espazio denbora batean kokatzea, erritmoa, gatazkak planteatu eta ebaztea, entzule bati aritzea, kide bati entzutea … ), hala nola, antzerki eta dramatizazioaren oinarrizko atalak.

Edukiak

  • Komunikazioa gerta dadin oinarrizko arauak eta egiteko moduak: entzutea, errespetua, mezua, igortzea…
  • Antzerkia zein dramatizazioaren osagaiak: Pertsonaiak, gatazka, espazio eta denbora, erritmoa, gaia, gatazkaren ebazpena, entzumena, errespetua, norbere eta bestearen kontzientzia, jolasa.
  • Pertsonaiak eraikitzeko baliabideak.
  • Antzerkia sortzeko baliabideak.
  • Sormenen behaketarako estrategiak.

Metodologia

Ikastaro praktikoa eta ludikoa da proposatzen dena. Gerora eskola zein ikastetxetan praktikan jarriko denaren bizipen pertsonala. Hau da, talde sormen ezberdinak planteatuko dira eta hauek aurrera eramateko bideak, hauen behaketa kolektiboa burutuko da, ebaluatuz eta hobetzeko bideak ondorioztatuz, horrela antzerkia ahalik eta hezkuntzarako tresna eraginkorrena izan dadin. Eta amaieran jende aurrean egin nahi bada egingo da, prozesuak du garrantzia ikastaroan, baina animatuz gero, jendaurrean aurkeztuko da burututako lana.

Ikasleek arropa erosoa ekarri behar dute.

Nori zuzendua

Hezkuntzako profesionalei zuzendua, batez ere, lehen zein bigarren hezkuntzako irakasleei. Hala ere, antzerkigintzako sormen kolektibo baten parte hartu nahi duen orori irekia dago ikastaroa.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1368170002

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliogarri izango da.

Etiketak

Eibar, udako ikastaroak, antzerki teknikak, parte hartzea, talde dinamizazioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.