Udako Ikastaroak :: Artea , Marrazkigintza, Psikologia

Eskuekin pentsatuz, emozioak irudikatzen.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko ekainaren 23a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Irudia, bere alde ludikoaz baliatuz, emozioen kolore eta forma azalarazteko tresna gisa erabiliko dugu.

Txikitan denok izan dugun bat batekotasuna eta espresioa berreskuratzeko helburuarekin, hezkuntza arloan aplikagarriak izango diren hainbat teknika aurkeztuko dira, ideiak burutik eskura barreiatuz, marrazten edo eraikitzen direnenean zentzu sendoagoa hartzen dutela sinesten baitugu.

Marrazketatik abiatuz 3.dimentsiora heltzea da helburua, beraz marrazketa, objetua, eta espazioa izango da gure hizkuntza egun bi hoietan!

Irakasleak

  • Eider Eibar Zugazabeitia

    Arte Ederretan lizentziatua. Haur eta gazte literatura ilustratzailea. UEUkidea.

    Unibertsitatea.net atariko elkarrizketa.

  • Miriam Peña Zabala

    Arte Ederretan Lizentziatua, EHUko Arte Ederretan Tesiaren 4.urtean “Letra eta irudiaren arteko harremana Álbum ilustratuan” izenburuko lanarekin. UEUkidea.

    Unibertsitatea.net atariko elkarrizketa.

Helburuak

  • Irudi elementuen bidez emozioak lantzeko baliabideak ematea.
  • Irudiak, formak, koloreak… irakaskuntzako tresna gisa erabiltzea.
  • Hezitzaileei ikasleekin lantzeko gaietarako abiapuntuak ematea.

Edukiak

Uztailak 1- Hitzetik irudira, lehen urratsak.

  • Gizartean irudiaren garrantzia eta errepresentazioa.
  • Emozioak irudiaren bitartez azalduta: koloreen, formen, konposaketen esanahiak.
  • Saio praktikoa I: Emozioak errepresentatzeko baliabideak. Teknika errazak.
  • Saio praktikoa II: Emozioak errepresentatzeko baliabideak. Teknika errazak.
  • Ikasgelarako erabilgarriak diren ariketa laburrak. Emozioak kanporatzeko eta elkartrukatzeko baliabide plastikoak.
  • Ze kasutan erabili ditzakegu? Talde solasaldia
  • Harremandutako beste hainbat proiektuen ezagutza. Baliabide didaktikoak.

 

Uztailak 2 – Iruditik hirugarren dimentsioa, objektua ezagutzen.

  • Objetuaren islada gizartean: Objetua irudi moduan, haurrei bideratutako objektuen analisia eta ezagutza. Haurrengan izan dezaketan eragina. Solasaldia
  • Talde dinamika: Objetua emozioen azalpen baliabide gisa.
  • Materialen sinbologia: Esanahiak eta lan prozezuak. Material ezberberdinekin emozio desberdinak adieraziz.
  • Lego Dinamika: jolasa hezkuntza baliabide gisa: sormen prozesu eraikitzailea, emozioen adierazle.
  • Harremandutako beste hainbat proiektuen ezagutza. Baliabide didaktikoak.

Metodologia

Ikastaroa nagusiki praktikoa izango da. Ariketa laburrak izango dira, bakarkakoak eta taldekoak ere.

Erabilitako teoria, praktikan aplikatutakoa kokatzeko baliogarria izango da.

Nori zuzendua

Haur hezkuntzako irakasle eta hezitzaileei orokorrean.

Irudia hezkuntza baliabidetzat erabili nahi duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1368170001

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliogarri izango da.

Etiketak

eibar, udako ikastaroak, marrazkiak, emozioak, irudiaren erabilera, Irudiak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.