Udako Ikastaroak :: Ekonomia

Euskal Herriko ekonomia eta gizartea, diagnostikorako lanabesak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko uztailaren 15a

Euskal Herriko ekonomia eta gizartea aztertu nahian dabiltzan pertsoentzat pentsatutako ikastaroa duzue, batez ere, ikasketan norabide horretan bideratu dituzuenontzat. Ikastaroaren eduki nagusiak: datuen auzia (azpiegitura espaziala barne), informazioa eskaintzeko Gaindegiak sortutako lanabesen aurkezpena eta zenbait gairen azterketak utzitako emaitzak (empresa demografía 2012an, udalerrien ezaugarri sozio-ekonomikoak, adierazle makroekonomikoen azken indizeak…).

gaindegia, udako ikastaroak 2013, ekonomiaGaindegia, eragile sozio-ekonomikoez osatutako irabazi asmorik gabeko erakundea da. 2003. urtean abiatu zenetik bi xede nagusi jarraitu ditu: Euskal Herriaren argazki sozio-ekonomikoa egitea eta Euskal Herriaren nazio garapenaz gogoeta egitea oinarri objektiboen gainean. Xede horrek Euskal Herriko ekonomia eta gizartea zertan den ezagutzeko lan luze bat egitera eraman du. Ikastaro honetan Gaindegiak urte hauetan egindako ibilbidearen osagai nagusiak aurkeztuko dizkizuegu

Irakasleak

Helburuak

  • Euskal Herriko egoera sozio-ekonomikoa aztertu nahi duenari problematika eta zenbait soluzio azaltzea.
  • Gaindegiaren lanabes publikoak, edukiak eta hauen funtzionamendua ezagutaraztea.
  • Gaindegiaren azken lanen emaitzak aurkeztea.

Edukiak

  • Euskal Herriko datu sozio-ekonomikoak, problematika eta eskura dauden iturriak.
  • Datuak kudeatzeko moduak eta lanabesak.
  • Udalerrien ezaugarri sozio-ekonomikoak.
  • Enpresa demografia.
  • Aldagai makro-ekonomiko zenbaiten bilakaera.

Metodologia

Saio monografikoak izango dira eta aurkezpen moduan emango ditugu. Saio guztietan galderak eta iritzi trukerako tarteak izango dira.

Nori zuzendua

Ikastaroa Euskal Herriko ekonomia edo gizarteari lotutako edozein auzi ikertu nahi dutenei zuzendua da, batez ere, unibertsitateko ikasle eta, irakasleei nahiz organizazio sozio-politikoetako analisi espezialistei.

Egitaraua

2013-07-23

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Sarrera hitzaldia: Gaindegia eta sujetua neurgarri egitearen garrantzia.

10:00-11:00

Lehengaiak: datu iturrien auzia.

  • Asier Otxoa de Retana Simon
10:00-14:00

Euskal Herriko ekonomia eta gizartea ezagutzeko Gaindegiaren lehengaiak eta lanabesak.

11:30-12:30

Datu espazialak ekonomia eta gizartea ezagutzeko lanabes.

12:30-14:00

Gaindegiaren lanabesak: eduki korporatiboak eta datuen argitalpena.

  • Irati Azkue Leunda

2013-07-24

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Enpresa demografiaren bilakaera, 2006-2012

  • Gillen Agirre
10:00-11:00

Ipar Euskal Herriko ekonomia eta gizarteari buruzko argibideak

  • Txomin Poveda
11:30-12:30

Euskal Herriko adierazle nagusiak, indize eguneratuak.

12:30-14:00

Euskal udalerrien bizitasun sozio-ekonomikoa neurtzeko metodologia eta emaitzak.

  • Asier Otxoa de Retana Simon

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

iruñea, udako ikastaroak, ekonomia, historia, soziologia, gaindegia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.