Udako Ikastaroak :: Psikologia

Neuropsikologiaren ekarpenak pertsonekin lan egiten duten adituentzat.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko uztailaren 15a

Pertsonekin lan egiten dugunean agertzen diren zailtasunak identifikatzeko, bai komunikazioan, bai pertstonaren egoera ezagutzeko/ulertzeko. Jarduera profesionalean ezagutu beharreko psikologiaren funtzionamenduari begirako oinarri neuropsikologikoak: Garunaren gaitasunak, hezkuntzan hezitzen diren konpetentizak eta gaitasunen uztartzea, neuropsikologiatik oroimena, arreta, motibazioa, exekuzio funtzioak, etab., azken batean, pertsonekin lan egiten duen orok pertsonen arazoak, zailtasunak, gatazken sorburua, identifikatzeko baliabideak ikasiko ditugu. Horrekin batera, eguneroko jarduera profesionalerako behar diren pautak eta tresnak sortuko ditugu atal praktikoan.

Irakaslea

  • Fernando Trebol Unzue

    UEUko kidea Psikologia sailan. Psikologian Doktorea eta NUPeko irakasle laguna. Zangozako Ikastolako Hezkuntza Bereziko irakasle aditua.

Helburuak

  • Neuropsikologiaren oinarria ezagutzea.
  • Jarduera profesionalean ager daitezken pertsonen arteko harremanen egoerak identifikatzea.
  • Gaitasunak eta konpetentzi profesionalen arteko erlazioak ematea.

Edukiak

  • Neuropsikologian jorratzen diren psikologiaren atalak, prozesuak, etab.
  • Esku hartzerako gida edo protokoloa.
  • Oinarrizko kontzeptuen zerrenda: Gaitasunak, konpetentziak, prozedurak, etab.

Metodologia

Teoria eta praktika uztartuko da. Azalpen teorikoak emango dira eta taldekako lanaren bidez esku-hartze profesionalerako beharko diren pauten zerrendak, material erabilgarria idatziz osatuko da.

Nori zuzendua

Osasun arloko adituak, hezkuntzan, gizarte langileak, jendaurrean lan egiten duen oro, zuzenbidean kasuak ebaluatzeko...

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

iruñea, udako ikastaroak, komunikazio-estrategiak, hezkuntza estrategiak, eskola garapena, aplikazio didaktikoak, egokitzapen kurrikularra, pedagogia terapeutikoa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.