Udako Ikastaroak :: Psikologia

Estresaren tentsiotik, bat-batekotasun bizigarrira.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko uztailaren 15a

Dudarik gabe, estresa egungo gizarte industrializatuetako gaitzik garatuenetariko bat da: lan karga jasangaitzak , betebehar mordoak, amaigabeko jardunak, pentsamendu kate mugagabeak... Ziurrenik, gure osasunak biziki eskertuko liguke hain tentsionaturik biziko ez bagina, baina: Nondik hasi? Nola lortu tentsioa bideratzea eta lasaitasuna areagotzea?

Irakaslea

Helburuak

  • Estresaren nolakotasuna eta nondik norakoak ezagutzea
  • Barne behaketa sustatzea
  • Estresa gutxitzen ikastea
  • Bat-batekotasun bizigarria piztea

Edukiak

1. Atala: Estresaren nolakotasuna

I) Estresaren adierazle batzuk.

II) Nolakoa da estresa?

III) Estresa bideratzeko lagungarriak.

 

2. Atala: Estresaren nondik norakoak

IV) Estresa eta merkatua.

V) Estresa eta jabego pribatuan oinarritutako giza-harremanak.

VI) Estresa, nortasuna eta emozioen garrantzia.

 

3. Atala: Estresa eta barne-askatasuna

VII) Intimitatea vs. isolamendua.

VIII) Bat-batekotasun bizigarria.

Metodologia

Ikastaroa teoriko - praktikoa izango da eta bertaratuen partaidetza aktiboa sustatuko da.

Nori zuzendua

Gai hau jorratu nahi duen pertsona orori zuzendua da.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

iruñea, udako ikastaroak, oreka emozionala, osasun alternatiboa, askatasuna

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.