Udako Ikastaroak :: Biologia eta Natur Zientziak, Ekologia

Lurzorua: lehorreko bizitzaren sostengua.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko uztailaren 15a

Lurzoruak ekosistema lurtarren oinarria dira, maiz bien arteko lotura alboratu egiten bada ere. Hori dela eta, edafologia eta ekosistema lurtarren arteko elkarrekintzan zentratuko gara. Lurzorua zer den ikasiko dugu oinarri oinarritik modu teoriko, dinamiko zein praktiko batean. Erabilera nagusiek zelan eragiten duten ikusteko irteera egingo dugu eta martxan dauden politikak ezagutuko ditugu. Lurzorua baliatzen duten langileekin ere arituko gara, gure artean hausnarketarako eta eztabaidarako tartea zabalduz, besteak beste.

Irakasleak

  • Ander Arias Gonzalez

    Doktorea. Biologoa.

  • Iratxe Arriola Alzola

    Abokatua. DOT-Desazkundea.

  • Maier Bayano Saralegi

    Biologoa

  • Jokin Del Valle de Lersundi Manso

    Biologoa, Nekazaritza Ingeniari Teknikoa. Zoru eta Klimatologia Bulegoa, Nafarroako Gobernua.

  • Marijo Diaz Gurrutxaga

    Doktorea, Nekazaritza Ingeniaria. Irakaslea. Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa.

  • Argiñe Encinas Cano
  • Oihane Fernandez Ugalde

    Doktorea. Nekazal Ingeniaria.

  • Nahia Gartzia Bengoetxea

    Doktorea. Biologoa.

  • Lur Moragues Saitua

    Biologoa

  • Luis Olza Donazar

Helburuak

Lurzoruaren inguruko ezagutza orokorra, eta erabileren inguruko hausnarketa.

Edukiak

  • Oinarri teorikoak: lurzoruaren oinarri fisiko, kimiko eta biologikoak. Edafologia orokorra.
  • Nekazal lurzoruak, baso-lurzoruak, lurzoru urbanoak.
  • Lurzoru politikak.
  • Lurzoruen erabilera ezberdinak: lurralde antolaketa, nekazaritza, basogintza, trufikultura...

Metodologia

Hitzaldiak, talde-dinamikak, eztabaida (world kafe), baso eta nekazal lurretara bisita, kalikata...

Nori zuzendua

Gai honen inguruan interesa duen edonorentzat. Hala nola ingurumen arloko ikasleak, bigarren hezkuntzako irakasleak, nekazariak, ...

Egitaraua

2013-07-22

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Aurkezpena.

Taldearen eta ikastaroaren aurkezpena.

  • Ezagutza jokoa.
  • Lurzoruaren definizioa (noberak berea).
  • Ikastaroaren atale, beharren... azalpena.

Helburua: elkar ezagutzea. Bakoitzak ikastaroaz espero duena jasotzea eta ikastaroaren antolaketaren azalpenak ematea.

  • Lur Moragues Saitua
  • Maier Bayano Saralegi
09:30-11:00

Edafologia orokorra.

09:30-17:00

Lurzorura hurbilpena.

Helburua: lurzorua zer den ezagutzea. Modu teorikoan baina zuzenean ikusiz ere bai. Oinarri teorikoak, lurzoruaren oinarri fisiko, kimiko eta biologikoak. Edafologia orokorra.

11:30-13:00

Kalitakak ikusi, lurzoruen morfologia eta kalikata baten laginketa.

14:00-17:00

Irteera: Ezkaba mendia.

Ezkaba mendira irteera, bertatik bertara aztertu geologia, paisaia, lurzoru motua eta erabilera.

Helburua: lurzorua zer den ezagutzea, modu teorikoan baina zuzenean ikusiz ere. Oinarri teorikoak: lurzoruaren oinarri fisiko, kimiko eta biologikoak. Edafologia orokorra.

  • Jokin Del Valle de Lersundi Manso

2013-07-23

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-13:00

Lurzoruak aztertuz.

Aurreko egunean jasotako laginen azterketa: propietate orokorrak, egitura, kolorea, PH gazitasuna, materia organikoa, testura edo ehundura, itxurazko dentsitatea, lurzoruen biologia...

Helburua: oinarrizko propietate fisiko, kimiko eta biologikoak praktikan ikustea eta azaltzeko gai izatea.

15:00-16:00

Lurzoruak aztertuz.

Taldeka egindako entseguan lortutako emaitzak aurkeztu eta azaldu. Zeharka, bertara eramandako informazioarekin eta irakasleen presentziarekin, maneiu ezberdinek lurzoruetan eta hauen propietateetan duten eragina ikusiko da. Baita lorzoruak maneiuan duen eragina ere.

16:00-17:00

Talde-dinamika.

Helburua: hurengo eguneko dinamika ondo ulertzea, ikasleek beraiek, haien jakinminaren arbaera hurrengo eguneko solasaldia norabidetzeko galderak pentsatzea/zehaztea/garatzea.

  • Lur Moragues Saitua
  • Maier Bayano Saralegi

2013-07-24

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Lurzoru politikak.

Helburua: lurzoru politiken eragina ezagutu. Existitzen diren lurzoruen gaineko politikak, bai Euskal Herrian baita politika eredugarriak ezagutzea. Garatzen ari den lurzoruen direktibaren inplementaziorako gakoak, aukerak...

  • Iratxe Arriola Alzola
11:30-15:00

Gu eta Lurzorua solasaldia.

Lurzoruaren zuzeneko erabiltzaileekin mahai ingurua (world cafe formatua). Gonbidatuak: nekazari ekologikoa, nekazari intentsiboa, basozaina, politikoa...

Dinamika-1: Aditu gonbidatuak taldeka banatuta, aurreko egunean sortutako galderak erantzuten egongo dira.

Gonbidatuak:

  • Argiñe Encinas (arkitektoa)
  • Luis Olza (baso ingeniaria eta nekazal ingeniari teknikoa)
  • Aingeru Tabar (nekazari ekologikoa)
15:00-16:00

Osoko dinamika eta eztabaida irekia.

Helburua: talde bakoitzak solasaldietan jasotako informazioa gainontzeko ikaskideekin partekatzea. Ikasitakoa eta sortutako iritzien gainean eztabaida.

16:00-17:00

Agurra eta balorazioa.

Material banaketa, balorazioa eta agurra.

  • Lur Moragues Saitua
  • Maier Bayano Saralegi

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

Iruñea, udako ikastaroak, edafologia, ekosistema lurtarrak, lurzoru erabilerak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.