Udako Ikastaroak :: Historia, Soziologia

Trantsizioa Euskal Herrian? Ikuspegi berriak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko uztailaren 15a

Ikastaro honek Euskal Herrian Trantsizio garaian emandako aldaketak aztertzea izango du xede, horregatik alor ezberdinak jorratu nahi ditugu. Trantsizio kontzeptu bera zalantzan jarri nahiko genuke, horretarako Euskal Herriko berezitasunak kontuan hartu behar ditugu. Gaur egun, Trantsizioa gai polemikoa izatez gain irakurketa ezberdinak ditu, hori dela eta, eztabaida sustatu eta diziplina ezberdinen arteko zubia osatu nahi dugu. Era berean, gure ustez garai horri buruzko ikerketak bultzatzeko akuilua izan daiteke ikastaro hau.

Irakasleak

Helburuak

  • Trantsizio garaian emandako aldaketak aztertu.
  • Trantsizioari buruzko eztabaida sustatu, euskal kasua kontuan hartuz.
  • Diziplina ezberdinen arteko elkarrizketa.
  • Trantsizioari buruzko ikerketak bultzatzeko akuilua izan.

Metodologia

Hitzaldiek hartuko duten arren tarterik handiena, eztabaida eta mahai inguruei ere garrantzia emango zaie.

Nori zuzendua

Historian, soziologian edo zientzia politika arloetan lan egiten dutenei, eta oro har, gaian interesa daukan edonori.

Egitaraua

2013-07-22

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Ikastaroaren aurkezpena.

09:30-11:00

Trantsizioa berrirakurtzen.

11:00-12:30

Gizarte-mobilizazioak eta frankismoaren hondar krisia.

  • Daniel Escribano Riera
12:30-14:00

Nafarroa.

16:00-18:00

1978ko San Ferminak.

2013-07-23

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:30

Euzko Alderdi Jeltzalea.

10:30-12:00

Ezker abertzalea.

  • Iker Casanova Alonso
12:30-14:00

Zentro eta eskuin espainola.

  • Eider Landaberea Abad
16:00-18:00

Mahai ingurua orduko politikariekin.

Gonbidatuak:

  • Joseba Egibar (EAJ-PNV)
  • Tasio Erkizia (HB)
  • Andoni Unzalu (EE)

Moderatzailea: Eneko Bidegain, historialari, kazetari eta irakaslea.

2013-07-24

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:30

Euskal kulturgintza.

10:30-11:30

Mugimendu ekologista.

11:30-14:00

Mugimendu feminista.

  • Maialen Aranguren Alonso
16:00-18:00

Mahai ingurua gizarte eragileekin.

Gonbidatuak:

  • Amaia Andrieu (Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Aizan)
  • Mikel Martin (EHGAM)

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

iruñea, udako ikastaroak, historia garaikidea, frankismoa, historia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.