Udako Ikastaroak :: Politika

Jendaurreko komunikazioan trebatzeko tailerra.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko uztailaren 15a

IKASTAROA BETE EGIN DA, hala ere, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara baina ez egin ordainketarik (idazkaritzatik zurekin harremanetan jarriko gara).

-----------------

Nafarrokoa Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak homologatutako ikastaroa da. (ikusi behean argibideak).

Ikastaroaren azpi-izenburua: ''Antzeztokia zurea da! Aurkezpenetan Entrenamendu Trinkoa. (III. modulua)''

Ikastaroaren ordutegia: astelehena eta asteartea 9.00-13.00/15.00-19.00 eta asteazkenean 9.00-13.00.

Mintegi hau irakaslearen emaitza da, hots, Programazio Neurolinguistikotik eta coaching-etik, eta azken finean giza bikaintasunaren ikerketatik datozen teknikekin egituran diseinatutako jendaurrean hitz egiteko gaitasunen kurtsoetan, pertsonarteko komunikazioaren eta coaching-aren kurtsoetan bideratzaile eta entrenatzaile gisa esperientzia luzearen emaitza.

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

Jendaurrean hitz egiteko teknika eraginkor eta sinpleak ikastea da helburua, ahalik eta erraztasun, argitasun, naturaltasun eta dotoretasun handienaz, ematen diren mezuetan eraginkortasuna lortzeko.

Edukiak

  • Arreta-gunearen kontrola.
  • Gorputza eta bere komunikazio potentziala: mugimenduak espazioan.
  • Ahotsa, bere tasunak eta isiluneak.
  • Lengoaia argi eta garbia.
  • Mintzaldiaren edukiaren antolakuntza eta egituraketa hobea.
  • Mezuetan adostasuna handiagoa, gorputz lengoaiari eta berbetari dagokionez.
  • Hautemate sakonagoa eta zure barne baliabideen erabilera hobea.

Metodologia

Ikastaroaren ordutegia: astelehena eta asteartea 9.00-13.00/15.00-19.00 eta asteazkenean 9.00-13.00.

Eredu esperientziala. Unez une, parte hartzaileek egindako hainbat ariketak osatzen dute prozesu guztia. Ariketa guztien aurretik irakasleak erakustaldi bat egiten du parte hartzaile batekin edo zenbaitekin. Gero, parte hartzaile guztiek esperimentatzen dute proposatutako eta erakutsitako ariketa. Ikastaro guztian ikaslearen liburua orientazio gida eta oroigarri gisakoa da.

Erabilitako teknikak Programazio Neurolinguistikoaren teknikacorpusekoak dira; horiek, irakaslearen esperientzia eta trebetasunekin batera (metaforak erabiltzea, aipuak eta erakustaldi nahiz ariketen komunikazioan gertatzen den kongruentziazko metamezua bera) “entrenamendu-ikasketa-irakaskuntza” esperientzia aberasten dute.

 OSO GARRANTZITSUA!!! :

 Ikastaro honen prozesuak, pausoz pauso, ariketaz ariketa, egunez egun, komunikazio tresna oso bat eraikitzen du. Egun bakoitzean tresna horren osagarri batzuk ikasten dira. Bizikleta bat egiten ikasten badut, jakin behar dut atalez atal nola osatzen den. Atalen bat egiten ez badut ezin izango dut bizikleta eraiki ezta gero ibili ere. Ikastaroan matrikulatzen denak, konpromiso sakon bat hartu beharko du: tinko, egunero klasera joan, bestela, DENA GALDUKO luke Ezin izango da bizikletaz ibili. (ikastaroa eta denbora galduko luke, eta gainera, honen arabera, beste partaideei kalte handia sortuz).

Hau da, ikastaroan %100eko asistentzia eskatzen da.

Nori zuzendua

Pertsona taldeekin eta haien aurrean komunikatu behar duten guztiendako diseinatua (Nork ez du behar?), esaterako: irakaskuntzako langileak (irakasleak eta ikasleak), gaiak, txostenak edo produktuak aurkeztea, hitzaldiak ematea, lan taldeak zuzendu edo bideratu edota haiekin harremanak izatea (negozioak, enpresak, salmentak, osasuna, ideiak igortzea –prentsa, irratia, tb, politika, sindikatuetan, e.a.-) aisialdia, familiako harremanak, bikotekoak, adiskideak, e.a.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak homologatutako ikastaroa da hau.

  • Irakasleek beraien meritu baliozkotzetan kredituak lortzeko aukera daukate.
  • Horretarako Departamentuak markatutako prozedura jarraituko da.
  • Homologazioa: 2 kreditu.
  • Homologazio kodea: C2.

 

Ikastaroko parte-hartze homologatutako ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

  • %80ko asistentzia izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontutan).

Etiketak

Iruñea, udako ikastaroak, jendaurrean hitz egin, jendaurreko komunikazioa, komunikazio-teknikak, komunikazio-estrategiak, komunikazio-trebetasunak, pertsonen arteko komunikazioa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.