Udako Ikastaroak :: Musika, Pedagogia

Ahots-teknika ikastaroa: kantua sentitu, jolastu, gozatu.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko uztailaren 15a

IKASTAROA BETE EGIN DA, hala ere eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara, ez egin ordainketarik (idazkaritzatik zurekin harremanetan jarriko gara).

---------------

Ikastaro honek ahots teknika ikasteko nozioak ematen ditu. Horretarako ahotsarekin gozatuko dugu. Ahotsa nola erabili ikasiko dugu. Ahotsa garatu eta proiektatuko dugu. Emozioak aterako ditugu ahotsera guztiz lotuta baitaude. Errepertorio egokia landuko dugu. Kontutan izan ahotsaren heziketa eta osasuna oso garrantzitsua dela, lanbide gehienetan beharrezkoa baita ahotsa erabiltzea eta betirako gurekiko nahitaezko lotura duena.

Kontutan izan, Euskal Herria herri kantaria dela eta gure nortasunaren parte garrantzitsua dela. Euskal Herrian abesbatza ugari daude, familietan ohitura handia egon da kantuan eta jai giroetan zer esanik ez. Jaso dugun oinordetza hori gure hurrengokoei modu egokian irakastea garrantzitsua da. Herri baten kulturaren adierazgarri. Honegatik, kantua sustatzea funtsezkoa da.

Irakaslea

  • Karmele Muro Maritxalar

    Musikan lizentziatua, kantu espezialitatean. Irakaslea, DBH eta Kontserbatorioetan. Abesbatza zuzendaria eta formatzailea.

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Ahots teknikaren oinarriak ezagutzea eta esperimentatzea.
  • Ahots hezitu baten onuraz jabetzea.
  • Errepertorioarekin kantuaz gozatzea.

Edukiak

  • Ahots teknika: arnasketa, “appogioa”, ahotsaren kokapena, emisioa, erresonadoreak, intonazioa, afinazioa, ahoskera, dikzioa, e.a.
  • Gorputzaren kontzientzia eta jarrera: kantatzerakoan gorputzaren garrantziaz jabetu. Erlaxazio teknikak.
  • Ahotsen sailkapena.
  • Errepertorioa landu.

Metodologia

Alderdi teorikoak:

  • Arnas mota desberdinak. Erlaxazio ariketak. Diafragmaren erabilera.
  • Kantatzeko behar diren gorputz atalak ezagutu: erresonadoreak,, ahots-kordak, laringea, zintzur-hestea, faringea, ahosabai bigura, ahosabai gogora, sudurreko barrunbea, mingaina, e.a.
  • Ahotsen hedadurak eta sailkapena. Ahots zuriak, mistoak, berdinak.

Alderdi praktikoak:

  • Arnas mota desberdinak praktikatu. Erlaxazio ariketak egin. Diafragma sentitu eta erabiltzen ikasteko ariketak egin.
  • Gorputza ezartzeko ariketak egin. Gorputzaren kontzientziaz jabetu ariketen bidez.
  • Ahotsak sailkatzeko ariketak.
  • Kantatzen ikasi ahots teknika erabiliz: berotze ariketak, bokalizazioak, emisioa, intonazioa, ahoskera, afinazioa, erresonadoreak, e.a.
  • Kantatzen ikasi partituretan ahots teknika erabiliz: ikastaroan banatutako partiturak landu.

Nori zuzendua

Kantatzen gustatzen zaion edozein pertsonari.

Lanbidean ahotsa asko erabiltzen dutenei: irakasleak, hizlariak, e.a.

Ahots teknika behar duen edozeini (musika ikasleak, irakasleak, e.a.)

Egitaraua

2013-07-22

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-13:00

Ahots-teknika ikastaroa: kantua sentitu, gozatu, jolastu.

15:00-17:00

Ahots-teknika ikastaroa: kantua sentitu, gozatu, jolastu.

2013-07-23

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-13:00

Ahots-teknika ikastaroa: kantua sentitu, gozatu, jolastu.

15:00-17:00

Ahots-teknika ikastaroa: kantua sentitu, gozatu, jolastu.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

Iruñea, udako ikastaroak, kantua, euska kantutegia, arnas teknikak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.