Udako Ikastaroak :: Kirolak, Pedagogia

Euskara eta kirola: euskara sustatzeko eredu eta baliabideak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko uztailaren 15a

Kirola euskara sustatzeko tresna ezin hobea izan liteke. Tamalez, behar bezala landu gabeko esparrua da. Hori dela eta, kirolaren bidez euskara sustatzeko eredu eta baliabideak eskainiko dituen gogoeta gunea bultzatu nahi dugu.

Azken helburua, kirolean euskararen benetako erabilpenari dagokion ereduak jaso eta proposamen zehatzak biltzea izango da, kirol eremuan diharduten profesional eta boluntario guztiek lanerako eredu eta tresna praktikoak jaso ditzaten.

Azken buruan, ikastaroaren ondorioekin kirol federazio eta elkarteetan euskara sustatzeko oinnarrizko dekalogo edo agiri bat sortzea.

Irakasleak

Helburuak

  • Kirolean euskaraz aritzeko ereduak bildu eta ezagutzea.
  • Kirola eta euskararen arteko harremanaren inguruko hausnarketa bultzatzea.
  • Kirolean euskaraz aritzeko proposamenak lantzea.
  • Euskara sustatzeko kirolaren potentziala aztertzea.

Edukiak

  • Euskara kirolaren bidez sustatzeko esperientziak.
  • Kirol elkarte eta federazioetan euskararen presentzia.
  • Kirol kazetaritza eta euskara.
  • Kirolari, entrenatzaile eta agintarien harremana euskararekin.

Metodologia

Ikastaro teoriko-praktikoa.

Talde txikietan hausnarketa bultzatuko dira eta mahai inguruak egingo dira.

Nori zuzendua

Kirolean euskara sustatzeko baliabideak ezagutu eta landu nahi duen pertsona orori zuzendua: kirolariak, entrenatzaileak, kirol elkarte eta federazioetako arduradunak, udaletako euskara eta kirol arduradunak, gurasoak…

Egitaraua

2013-07-22

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:45

Aurkezpena.

09:45-11:00

Kirola eta euskara internet-en. Aurreneko esperientziak.

11:30-12:15

Euskara eskola kirolaren bidez sustatzeko adibide bat.

12:15-13:00

Surfa eta euskara: euskarazko hiztegi bat txertatzeko bidea.

  • Mikel Troitiño Berasategi
15:00-17:00

Mahai ingurua: Kirolariak. Ispilu bai, baina eredu?

  • Unai Arrieta, Naturhouse LaRiojako eskubaloi taldeko jokalari profesionala.
  • Iñaki Laskurain, Euskadiko Errugbi Federazioko presidentea.

Moderatzailea: Arritxu Iribar, Euskadi Irratiko kirol kazetaria.

2013-07-23

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Euskararen sustapena kirolean.

10:00-11:00

Kirolaren bidez euskara sustatzeko bideak aztertzen. Talde-ariketa.

Talde txikitan hausnarketa.

Moderatzaileak: Aitor Manterola eta Aritz Olagoi.

11:30-13:00

Mahai ingurua: Kirol kazetaritza eta euskara.

  • Euskal Telebista: Fermin Aramendi.
  • Berria: Unai Zubeldia

Moderatzailea: Aitor Manterola

15:00-17:00

Kirolaren bidez euskara sustatzeko oinarrizko ideiak agiri batean biltzea.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

iruñea, udako ikastaroak, euskara, aisialdia, ereduak, baliabideak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.