Udako Ikastaroak :: Musika, Pedagogia

Euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko ekainaren 30a

Baga, biga, higa: Euskal kantugintza.

Baga, biga, higa ikastaroak euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena ditu helburu. Multimedia formatuko baliabideak erabiliz eta zuzenean emaniko kantuen bidez euskal musikaren historiaren gaineko begirada eskaini nahi zaio ikasleari, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa.

Musikariak izango gara hizlari eta kantari, euskal musikagintzaren mundua barrenetik ezagutzen eta bizi dugunak, eta hitzez bakarrik ez, kantuz ere islatuko ditugu baga, iragana; biga, oraina eta higa, etorkizunerako erronkak eta aukerak.

Hamarkaden arteko lotura eta heldulekutzat musika euskarriak erabili ditugu. Garai bakoitzean erabili den euskarriak informazio asko ematen du aro bakoitzari buruz. Horregatik, euskarririk gabeko garaietatik hasi eta Disko biniloen aroa (60-70. hamarkadak), Casetten aroa (80ak), CD-en aroa (90ak), eta Mp3-en aroa (21. mendea) –euskarririk gabeko aro modernoa- jorratu ditugu.

Irakasleak

  • EƱaut Elorrieta Larruzea

    Umetan Lugarri taldeko abeslaria eta gitarra-jolea izan zen; gaztetxotan erromeriatan aritu zen Zabaleta Band taldearekin, gitarra jole izan zen Mikel Urdangarinen lehen bi diskoetan eta 2000. urtetik KenZazpi taldeko abeslaria, gitarrajolea eta konposatzailea da. Fisikan eta Injeniaritzan lizentziatua, hamarkada batez irakasle lanetan aritu da DBHn eta DBHOn. “Euskal Kulturgintzaren Transmisioa” graduondokoa egin zuen HUHEZIn. Gaur egun musikari emana bizi da.

  • Mikel Markez Ibarguren

    Hamabost urterekin hasi zen gitarra jotzen eta lehen kantuak egiten, jendaurreko saioak eskainiz. 1989an grabatu zuen lehen maketa, 1991n lehen diskoa (Eta etorri egin zait...), eta ordutik beste zortzi disko eta zuzeneko hainbat ikuskizun sortu ditu Pako Aristi idazlearekin batera. Kantaldietan bakarrik ez, uhinetan ere entzun dugu haren ahotsa, Herri Irratian esatari aritu baita 16 urtez, eta gaur egun Euskadi Irratian Kaja Beltza irratsaioa zuzentzen du.

Helburuak

  1. Euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena.
  2. Euskal musikaren ezagutza lehen eskutik ematea, musika zaletasuna piztea eta euskal erreferenteak sortzea eta indartzea.
  3. Ikus-entzuleek euskal kantagintzaren historiaren argazki osatu bat berenganatzea.
  4. Gaur egun euskaraz egindako musikagintzaren funtzionamenduari eta egoerari buruzko gogoeta konpartitua egitea.

Edukiak

Sei ataletan banatu dugu euskal musikaren historia:

  • 60ko hamarkadara artekoa
  • 60ko hamarkada
  • 70eko hamarkada
  • 80ko hamarkada
  • 90eko hamarkada
  • 2000. urtetik gaur egunera artekoa

Uztailak 10:

  • 60ko hamarkadara artekoa (Hizlariak: Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta)
  • 60ko hamarkada (Hizlariak: Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez)

Uztailak 11:

  • 70eko hamarkada (Hizlariak: Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta)
  • 80ko hamarkada (Hizlariak: Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez)

Uztailak 12:

  • 90eko hamarkada (Hizlariak: Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta)
  • 2000. urtetik gaur egunera artekoa (Hizlariak: Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez)

Metodologia

Ikusentzunezko materialaren bidez, bai eta gitarraren laguntzarekin zuzenean kantaturiko kantuen bidez

Nori zuzendua

Euskal kantagintzarekiko zaletasuna duen edonori, bai eta Euskal Kantagintzaren historiaren argazki osoatu bat jaso nahi duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

baiona, udako ikastaroak, euskal kultura, euskal musika

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.