Udako Ikastaroak :: Soziologia, Nekazaritza, Ekologia

Elikadura burujabetza eta Agroekologia (II): nekazaritza iraunkorrean sakontzen.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko ekainaren 30a

Ikastaro hau iazko Udako Ikastaroetan emandako 'Elikadura burujabetza eta Agroekologia' eta udaberrian Markeskoako ikastaroen barne emandako izenburu bereko ikastaroen jarraipena, ondorengoa eta osagarria da.

Ikastaroren antolaketan laguntzaile Euskal Herriko Laborantza Ganbara.

Helburuak

  • Elikadura burujabetzaren kontzeptua sakondu eta Euskal Herrian dauden dinamikak aztertu, baserri zein gizarte mailan. Agroekologia eta nekazaritza iraunkorra aztertzeko baliabideak ezagutu eta sakondu. Euskal Herriko Laborantza Ganbararen lana gertutik ezagutu. Emakume baserritarren egungo kezkak eta ezagupenak landu.
  • Unibertsitatea eta baserri munduaren arteko ezagutza eta harremanak sakondu.
  • Baserritar gazteei, unibertsitateko ikasleei zein ikerlariei Elikadura Burujabetzaren planteamenduan barneratzeko baliabideak eta ezagupenak eskaini.

Edukiak

Uztailak 10, asteazkena

Agroekologia.org Euskal Herriko agroekologia sarea sortzen. Unibertsitatea, ikerketa eta garapen iraukorra lantzen.

  • Patxi Gaztelumendi UEUkidea, agroekologia.org sarea,

Etorkizuna eta iraunkortasuna

  • Jakoba Errekondo,

Egungo baserriratzea eta XXI. mendeko baserritarrak (Euskal Herriko esperientzia ezberdinak, baserritar gazteak eta emakumeak)

Mahaingurua: Elikadura burujabetza eta tokiko garapena

Bagara | Esnetik | Larrabetzuko eskola | Eusko moneta | Sakana Garatzen

 

Arratsaldean

  • La Via Campesinak 20 urte ekitalditxoa Baionan
  • Euskal Herriko garagardo dastaketa lupulu.com

 

Uztailak 11, osteguna

Euskal Herriko Laborantza Ganbaran, Ainiza (Behe Nafarroa)

  • Nekazaritza iraunkorra aztertzeko metodologia ezagutu, aztertu, landu eta eztabaidatu. (Goiz eta arratsaldeko jardun pratikoa)
  • Irakasle arduradunak: Iker Elosegi (EHLG) eta Julen Azkoaga (baserritarra eta ikerlaria, Ingurugiro zientziak)

Ortzaizen eta Ainiza etxaldeen bisita.

Kaiku Enea ekoizleek bultzatutako denda (Arrosa) ezagutu.

 

Uztailak 12, ostirala

  • Nekazaritza iraunkorra eta emakume baserritarrak, egungo erronkak
  • La Via Campesinak bultzatutako biolentziaren kontrako kanpaina
  • Zientzia eta teknologia, emakumeen eskutik

Bazkaria Baionako Kalostrapen, tokiko ekoizpenekin

Metodologia

Ikastaro teoriko praktikoa izango da.

Solasaldiak eta mahainguruak.

Tailerrak.

Bisitak etxalde eta ekoizpen eredu iraunkorra lantzen ari diren guneetara (BeheNafarroa)

Euskal Herriko Laborantza Ganbaran egingo da jardunaldietako bat.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Ez da beharrezkoa aipatutako aurreko bi ikastaroak eginak izatea.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

baiona, udako ikastaroak, agronomia, agroekologia, nekazaritza burujabea, nekazaritza jasangarria, ekoizpen ereduak, kontsumo ereduak, iraunkortasuna, jasangarritasuna, tokiko garapena, baserritarrak, emakumeak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.