Udako Ikastaroak :: Historia, Soziologia

Euskal emakumeak XX. mendean: estrategiak, bizi-ereduak eta ekarpenak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko ekainaren 30a

Iazko “Euskal emakumeen historia osatzen” ikastaroari jarraiki, urte honetan emakumeek Euskal Herriaren historia hurbilari egindako ekarpenean sakondu nahi dugu. Honetarako XX. mendeko Euskal Herrian zentratuko gara emakumeek garatutako estrategiak, bizi ereduak, lanak eta ekarpenak hobeto ezagutu eta aldaketa nagusiak aztertzeko. Izan ere, aldaketa horiek eragin handia izan baitu Euskal Herrian eta, beraz, bertako emakumeen bizi moduan. Aldi berean, gure historia hurbilean emakumeek hainbat arlotan egindako ekarpenak, garatutako borrokak eta eragindako aldaketak aztertzeak sexu-zapalkuntzaren zergatiak eta nolakotasunak ulertzen lagundu gaitzake.

Ikastaroa hau GITE-IPESekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

  • Mila Amurrio Velez

    Soziologian eta Zientzia Politikoan doktorea. UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria. UEUkidea.

  • Haizea Belza Fernandez

    GITE-IPESeko kidea.

  • Oihana Etxebarrieta Legrand

    Kazetaria. Bilgune Feministako kidea eta ikerlaria (espetxea eta bikote harremanez ikertzen dihardu).

    @betaurrekomorea

  • Jeanne Kreckelbergh

    Emazteek Diote taldeko kidea.

  • Ane Larrinaga Renteria

    Soziologian doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria. UEUkidea.

  • Iratxe Retolaza Gutierrez

    UEUko Literatura saileko sailburua. Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea. Aldizkari eta egunkarietako kolaboratzailea.

  • Oiane Valero Belasko

    Historialaria eta ikerlaria.

Helburuak

  • Euskal Herriko emakumeek gure historia hurbilean garatu dituzten borrokak, jendarteari egindako ekarpenak eta orokorrean bizimodu duina garatzeko erabili izan dituzten estrategiak aztertzea eta azalaraztea.
  • Ikuspegi feministatik Euskal Herriaren historia osatzeari eta zabaltzeari egin dakioken ekarpena aztertzea, euskal feminismoaren teorizazioan sakonduz.

Edukiak

  • Historia eta ikuspegi feministaren uztarketa
  • Emakumeak eta lana, aldaketa nagusiak: industrializazioa, gerrak eta gerraosteak, lan merkaturatzea... Sexuen arteko lana banaketaren zergatiak eta ezaugarriak Euskal XX. mendean.
  • Emakumeen parte hartze sozio-politikoa XX. mendean: oinarrizko eskubideak, esku-hartzea gerratan eta gerraostean, ekarpena euskal erresistentzian, esku-hartzea erakunde eta herri mugimenduetan, feminismoa…
  • Emakumeen gaineko adierazleak XX. mendeko Euskal Herrian: balio eta ideologia patriarkarra, estereotipoak, emakume eta gizon ereduak, diskurtsoen azterketa…
  • Euskal Herrian garatu diren feminismoen inguruko gogoeta

Metodologia

Bi metodologia uztartuko dira hausnarketa eta eztabaida kolektiboa bermatzeko helburuarekin.

Batetik, gai batzuetan hizlaria/adituak bere ikerketa-lanetik abiatuta hurbilketa/sintesi saiakera bat egitea eskatuko zaio (ordubete), ondoren parte-hartzaileen ekarpenak eta iritziak jasoko ditugu lanaren gaineko azterketa kolektiboa egiteko.

Beste gai batzuk solasaldi-eztabaidaren bitartez landuko ditugu: adituek hausnarketarako gakoak aurkeztu eta talde handian eztabaidatu. Ondoren talde txikietan bildu ondorioak eta sintesia ateratzeko.

Nori zuzendua

Euskal Herriaren historia emakumeen ikuspegitik lantzeko interesa duten ikasle, irakasle, ikerlari eta orohar edozein pertsonari.

Egitaraua

2013-07-10

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:30

Historia eta ikuspegi feminista.

10:30-11:00

Atsedenaldia.

11:00-12:30

Emakumeen lan eta bizi baldintzak: aldaketa nagusiak.

  • Oiane Valero Belasko
12:30-14:30

Bazkaria.

14:30-17:00

Mahai ingurua: Emakumeen parte hartze sozio-politikoa eta borrokak.

2013-07-11

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:30

Ideologia patriarkarraren hedapena vs. emakume eredu anitzak.

10:30-11:00

Atsedenaldia.

11:00-12:30

Emazteak eta ekologia, feminismoa eta ekologia.

  • Jeanne Kreckelbergh
12:30-14:30

Bazkaria.

14:30-17:00

Mahai ingurua: Euskal Feminismoa: zapalkuntza hirukoitzaren teorizazioan sakonduz.

  • Oihana Etxebarrieta Legrand

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

baiona, udako ikastaroak, emakumeak, emakumeen historia, feminismoa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.