Udako Ikastaroak :: Antropologia, Etnologia, Folklorea
Maiz, euskal mitologiaz mintzatzen garenean, gauza anitz pilatzen zaizkigu buruan, dena batera, eta okerrenean nahasirik: Mari, Basajauna, Urtzi, Sorginak, Ilargi, Galtzagorriak, Amalur, Lauburua, Gernikako arbola, etb. Baina nortzuk dira? Zein dira haien arteko harremanak? Nolakoa izango zen garai hartako mundua? Horretaz guztietaz, pertsonaiez baina batez ere euskal mitologiaren antolamenduaz, mintzatuko gara, eta gure arbasoen mundura hurbiltzen joango gara. Antzina baziren mundua ikusteko eta berarekin harremanetan sartzeko ohiturak... eta ikastaro honen xedea euskal mitologiaren altxorra ezagutaraztea da.
Kontalaria, idazlea eta formatzailea. Hendaian kokaturiko Bi'Arte elkarteko zuzendaria.
Ikastaro honetan, euskal mitologiaren antolamenduaz mintzatuko gara gehien bat (Amalur, Mari, Amaluren alabak, Mariren gortea, Etxea, Gernikako arbola, etb.), eta antzineko munduaren proiekzio hura ulertzeko bideak proposatuko dira. Pertsonaiak eta numenekin bidaiatuko dugu mitologia barruan, hierarkia horretan bakoitzari dagokion tokia emateko asmoarekin. Eta nola ez, mitologia kontextualizaturik agertzen diren lekuak ere behatuko ditugu, hots euskal ipuinak.
Euskal mitologiaren antolamendua
1.- Mitologiaren definizioa eta kontzeptua: leiendak, mitoak, ipuinak
2.- Euskal mitologia. Honako hau ikusiko da:
3.- Euskal bikoiztasuna: Anbotoko Damaren sinbologia.
4.- Matrialismoa.
5.- Mitologiaren bilakaera historian zehar.
Euskal mitologiaren pertsonaia eta numen batzuk
1.- Gorenak (makrokosmosa): Amalur eta Mari
2.- Amalurren mundua: Ilargi, Eguzki, Urtzi, Hodei...
3.- Mariren gortea: Sorginak, Lamiak, Basajaun-basandereak...
4.- Gizakien mundua (mikrokosmosa): Etxea, Sua (Olentzero), Gaueko, Gauargi...
5.- Animaliak: Herensuge, Akerbeltz...
Euskal ipuinak
1.- Ipuin mitologikoak eta ahozkotasuna
2.- Ipuinen ezaugarriak eta elizaren urratsak
Metodologia praktikoan oinarrituta bada ere, ezagutza teorikoak ikusiko ditugu era arin eta dinamiko batean.
Euskal mitologian interesa duen orori.