Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Sexologia

Sexu-hezkuntza eta desgaitasuna.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 8a

Ikastaro honi 12 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Sexualitatea gizaki guztien alderdi eta ezaugarria da. Desgaitasunen bat (bai fisiko bai intelektuala) duten pertsonek, gainerakoek bezala, sexuatuak (emakume edo gizon) izateko modu berezia dute, baita bizitzeko eta adierazteko ere.

Gure gizartean, hala ere, ez diogu beraien sexualitateari merezi duen garrantzia ematen. Aurreiritzitik hurbiltzen gara errealitate honetara.

Pertsona hauekin bizi direnek edo lan egiten dutenek kontutan hartu behar lukete haien sexualitatea modu baikor eta zabalez artatzea zein garrantzitsua den.

Irakasleak

Helburuak

  • Desgaitasuna duten pertsonen sexualitateari arretaren garrantzitsuaz sentsibilizatu.
  • Sexualitatearen aniztasunaren barruan, desgaitasuna duten pertsonen sexualitatera (bizipenak), erotikara (jokabideak) eta amatoriara (hartu-emanak) hurbildu.
  • Desgaitasuna duten pertsonen sexualitateari arreta izateko gakoak eta baliabideak ezagutu.
  • Egoera korapilatsuen aurrean nola jokatu.

Edukiak

  • Sexu Izaera Sexuala: Sexu, Sexualitate eta Erotika kontzeptuak.
  • Desgaitasuna eta sexualitatea.
  • Desgaitasuna duten pertsonen sexualitatea artatzeko gakoak eta baliabideak.

Metodologia

Teoriko – Praktikoa. Dinamika partehartzaileen bidez landuko dira gaiak. Sentsibilizaziorako hainbat dinamika egingo ditugu.

Nori zuzendua

Desgaitasuna duten pertsonekin bizi edo lan egiten dutenei.

Hezkuntzan lan egiten dutenei edo hezkuntza arloan ikasten dutenei

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

sexologia, desgaitasuna, sexualitatea, sexu-hezkuntza, iruñea, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.