Udako Ikastaroak :: Psikologia

Aldaketa-prozesuetarako gakoak: konfiantza eta autoestimua.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 8a

Ikastaroaren ordutegia ondokoa da: 9:00-13:00/15:00-17:00

Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Gizakiak, naturak, munduak... etengabeko transformazioan dihardute. Une oro, aldaketak suertatzen dira, batzuk gustukoagoak izaten ditugu, beste batzuk, aldiz, ez hainbeste. Eraldatze bakoitzak bukaera bat eta hasiera berri bat suposatzen du. Sortu, hil eta birsortu... urtea, eguna edo/ta arnasketa bera bezala. Denak, bizitza osoak, erabateko aldaketan dihardu.

Inguruan eta gure baitan ematen diren aldaketen artean, batzuk, beste batzuk baino gehiago kostatzen zaizkigu: lan arloan, harreman kontuetan, familiarteko gorabeherak... Ikuspegi lagungarri batekin, eramangarriagoak eta aberasgarriagoak suerta dakizkiguke hauek.

Irakaslea

Helburuak

  • Konfiantza eta Autoestimuaren iturriak ezagutzea, barneratu ahal izateko.
  • Konfiantza eta Autoestimuan oinarrituz, aldaketa prozesuak ikasgai zein laguntzat hartzen trebatzea.

Edukiak

  1. Bizitza etengabeko eraldaketan.
  2. Konfiantza eta onarpena.
  3. Autoestimua: geure izateari ematen diogun balioa. Beldurra eta maitasunaren bideak.
  4. Aldaketa eta barne behaketa: Nola eragiten dit? Nola bizi dut? Nola eragiten die ingurukoei?
  5. Dolua: zaharra askatu, berriari sartzen uzteko.
  6. Bizitzaren gorabeherak ikasgaitzat hartuz: Zer ikasi dezaket?

Metodologia

Teoriko-praktikoa.

Nori zuzendua

Aldaketa prozesuren bat jorratu nahi duen edo jorratzen lagundu nahi duen edozein pertsonari zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

psikologia, beldurrak, dolua, aldaketak, konfiantza, autoestimua, autoezagutza, iruñea, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.