Udako Ikastaroak :: Psikologia

Coaching-erako sarrera.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko ekainaren 17a

Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Coaching ezagutarazteko ikastaroa da hau.Coaching-a galderak egiteko artea da. Pertsonekin lantzen den teknika da eta pertsonek barnean dituzten erantzunak bilatzen saiatzen da galderen bitartez. Ez dira aholkurik, errezetarik, soluziorik ematen. Ez da terapia bat.

Galderak Coach-ak (coaching-ean aditua denak) egiten ditu, eta erantzunak bezeroak (coachee-ak) ematen ditu. Komunikazio horren ondorioz, coaching delako prozesua sortzen da haien artean; “entrenamendu” prozesu bat, alegia.

Bide horretan, coach-ak laguntza eskaintzen dio coachee-ari (bezeroa) bere bidea aurki dezan eta garrantzitsua dena eta ez dena bereizten erakusten dio.

Coachhee-ak konpromisoak hartzen ditu egin behar edo egin nahi duena egiteko. Beti era ekologikoan, hau da, norberarentzako hobekuntzak lortuz, batzuetan gainontzekoentzat ere, baina inori kalterik egin gabe.

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

Coaching teknikak ezagutzea eta gaitasuna lortzea edozein komunikazio-prozesutan aplikatu ahal izateko.

Eguneroko bizitzan baliagarriak diren gaitasunak lortzea, eraginkortasunean, denboran eta esfortzuan irabaziz eta bizi-kalitatea hobetuz.

Edukiak

  • Coaching-aren filosofia, historia, motak,
  • Coach-aren perfila,
  • Coaching-aren oinarriak, eta “topaketarako” tresnak,
  • Galdera ahaltsuak,
  • Egungo egoera ≠ Egoera desiragarria,
  • Trabak eta Helburuak,
  • Bezeroaren buru-mapa,
  • Coaching-aren trebetasunak.

Metodologia

Modu onenarekin: praktikatzen landuko da den guztia. Seriotasunez eta umore onez.

Irakasleak erakustaldiak egiten ditu praktikara pasatu aurretik.

Nori zuzendua

Coaching-ean interesa duten pertsonei, Coach izan nahi dutenei edota bere komunikazio-gaitasuna zabaldu nahi duenari.

Coach moduan formatu nahi duten profesionalei, bai Coaching pertsonalaren trebetasunak garatzeko bai enpresara zuzendutakoak.

Matrikulaziorako argibideak

Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

coaching, jendaurreko komunikazioa, pertsonen arteko komunikazioa, eibar, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.