Udako Ikastaroak :: Soziolinguistika

Euskararen berreskurapenaren esperientzia eta hizkuntza gutxituen biziberritzea: ildo berri bat garapenerako lankidetzan.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 8a

Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Gero eta gehiago dira galera bidean dauden hizkuntza eta kulturak. Eta hizkuntza zein kultura gutxitu hauek, tresnak behar dituzte biziraun eta biziberritzeko. Erronka horretan, euskarak azken 5-6 hamarkadetan egin duen ibilbidea, aparteko tresna izan daiteke berreskurapen prozesu baten gakoak identifikatzeko. Zertan balia genezake esperientzia hori gainerako hizkuntza gutxituen biziberritzean lagungarri gerta dadin? Horra ildo bat garapenerako lankidetzan.

Baina, zein lotura dute hizkuntzen biziberritzeak eta garapenak? Hizkuntza eta identitate gutxituak biziberritzeak, munduko hizkuntz eta kultur aniztasuna bermatzea lekarke, baina ez hori soilik. Hizkuntza biziberritzeak eragina du hizkuntza komunitatearen beraren autoestimuan eta kohesioan, gaur egungo mundu globalizatuko erronkei aurre egiteko indartuz.

Bere nortasunaren bizi-ahalegina eta horretarako garabideen esperientzia hor dauka gure herri txiki honek. Hori gainerako herriekin konpartitzen asmatzea berebiziko ekarpena izan liteke garapenerako lankidetzaren arloan.

Ikastaro hau Garabiderekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

  • Iñigo Arteatx Uriarte

    Hizkuntzalaria, HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea.

  • Alberto Barandiaran Amillano

    Hekimen. Kazetaria eta idazlea. Berriako kidea.

  • Andoni Barreña Agirrebeitia

    Doktorea Psikolinguistikan Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU); Irakasle titularra Salamancako Unibertsitatean. Garabide Elkarteko Lehendakaria. Hainbat hizkuntzen biziberritze prozesuetan aditua eta aritua.

  • Miriam Viviana Gonzalez Garzon

    Nasa, Elebitasunean eta hezkuntzan aditua (Asociación de Autoridades Territoriales de los Reasentamientos del Cauca Nasa Üus)

  • Jon Sarasua Maritxalar

    LANKIko ikertzailea, MUko irakaslea (HUHEZI), UEUkidea.

Helburuak

  • Hizkuntzen biziberritzea eta giza garapenaren arteko loturaz gogoeta egitea, hizkuntz ekologiaren ikuspegitik.
  • Jatorrizko herriekin garatu daitezkeen lankidetza moduak esploratzea.
  • Abya Yalako zenbait herri mugimenduren egoeraz ohartzea.
  • Euskalgintzari jatorrizko beste herri-mugimenduen ikuspegitik begiratzea (edo horretan ahalegintzea).

Edukiak

Hizkuntza gutxituak garapenerako lankidetzan, hizkuntzen ekologia, euskararen berreskurapen esperientzia, jatorrizko herriak eta Abya Yala-ko hizkuntz komunitateak.

Metodologia

Saio bakoitzeko zati teoriko eta praktiko bat izango da: landu beharreko gaiaren inguruko zenbait nozio azalduko dira, eta ondoren, ikasleek haien gogoetak, ideiak, kezkak eta zalantzak plazaratzeko dinamikak proposatuko dira.

Nori zuzendua

Euskalgintzan, garapenerako lankidetzan, hizkuntza eta kultura gutxituetan edo/eta herri indigenetan interesa duen orori.

Egitaraua

2012-07-16

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Esperientzien elkartrukean oinarritutako lankidetza: Garapenerako Lankidetzan ildo berri bat.

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Hizkuntzen ekologia eta garapena: Hizkuntza gutxituen erronkak mundu globalizatuan.

15:00-17:00

Lankidetza linguistikorako bideak: Nasa Yuwe-en esperientzia.

Hitzaldia gazteleraz eta bideokonferentzia bidez izango da.

2012-07-17

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Abya Yala-ko zenbait hizkuntz komunitateren egoera: kaqchikel, nasa eta kitxuen adibideak.

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Euskararen esperientzia, beste hiztun komunitateentzat ze beira eta ze ispilu?

15:00-17:00

Mahai-ingurua: Garapenerako lankidetza eta hizkuntza gutxituak: etorkizuneko bideak eta zedarriak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

Iruñea, udako ikastaroak, euskararen biziberritzea, hizkuntza gutxituak, hizkuntza ekologia, soziologia, jatorrizko herriak, indigena mugimenduak, euskalgintza, garapenerako lankidetza, kultura gutxituak, hizkuntza aniztasuna, kultura aniztasuna

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.