Udako Ikastaroak :: Soziologia
Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Jatorrian gure antolakuntza komunitariorako erakunde gorena izan denak atzerakada handia nozitu du historian barrenako hainbat menderatzaileren eskutik; esaterako, aurten ospakizun gai diren Nafarroaren Konkista militarra edota Cadizko Konstituzioaren ezarpenarengatik. Dokumentazio historikoari begirada bat eskainiz gero adierazgarria da erregeek eskainitako hiribilduen fundazio akta gehienak lehendik existitzen ziren kontzeju, batzar edota Elizateei eskaintzen zaizkiela, alegia fundazio akta hauek jaso baino lehen antolamendu komunitarioa izan bazela modu horizontal eta ireki batean.
Egun, batzarra, hainbat ekimenetan jarduteko eta parte hartzeko modu edo tresna gisan ulertzen dugu; zenbait herritan ere oraindik ere lehen izan zenaren zantzuak gordetzen dira, baina ezarritako egiturak kendua dio herritarren egunerokotasuneko gaien inguruko erabakitze ahalmena.
Honi guztiari begirada historiko bat eskaini, egungo errealitateak ezagutu, eta tresna gisan izan ditzakeen gabezi eta bertuteen inguruan jardunaz herritarren emantzipazio kolektibo gisan batzarraren potentzialtasunez jardun nahi da.
Arkitektoa. IEB-UDL-IBN Bioeraikuntza Masterra, EKIANeko kide. UEUkidea. UEUko Arkitektura sailburua.
Antropología social eta kulturalean litzentziaduna, Lizargorri taldeko kidea.
Aholkularia, trebatzailea, irakaslea, dinamizatzailea.
Idazlea eta kazetaria.
Kazetaria eta Auzolan ekimeneko kidea.
Historialaria.
Elizondoko Batzarraren ordezkaria.
Emantzipazio indibidual eta kolektiboa bilatzen duen edonori, oro har, gaian interesa daukan edonori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:00 |
Kokapena. Begirada orokorra.Mikel Sorauren eta Felix Rodrigo Mora historialariek aztertutakoaren azalpen laburra, “Auzolanaren Kultura” liburuan jasotzen dena. |
|
10:00-11:00 |
Begirada historikoa. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-13:00 |
Irakurketa historiko-antropologikoa.“Batzarrak historian eta egun” lanaren aurkezpena. |
|
15:00-17:00 |
Talde-dinamikak. |
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Batzar ezberdinetako esperientziak.Baztango batzarrak: Xabier Torres, Elizondoko batzarraren ordezkaria. Arabako Kontzejuak: Arabako Kontzejuen Elkarteko kideen eskutik (parte hartzailea baieztatu gabe). Otxandioko Herritarren Kontseilua, eta Herri Ola ekimena: Aritz Otxandianoren eskutik (herriko alkatea aitzineko legealdian) |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-13:00 |
Mahai ingurua. |
|
15:00-17:00 |
Batzarra.Parte hartzaile guztien arteko batzarra. Balorazioa eta eman litezkeen urratsei buruzko talde-gogoeta. Abiapuntua: Lizargorri taldearen “Batzarrak historian eta egun” lana, eta egun hauetan jorratutakoa.
|