Udako Ikastaroak :: Soziologia

Batzarra: jatorrizko antolakuntza-erakundea etorkizunerako bermea.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 8a

Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Jatorrian gure antolakuntza komunitariorako erakunde gorena izan denak atzerakada handia nozitu du historian barrenako hainbat menderatzaileren eskutik; esaterako, aurten ospakizun gai diren Nafarroaren Konkista militarra edota Cadizko Konstituzioaren ezarpenarengatik. Dokumentazio historikoari begirada bat eskainiz gero adierazgarria da erregeek eskainitako hiribilduen fundazio akta gehienak lehendik existitzen ziren kontzeju, batzar edota Elizateei eskaintzen zaizkiela, alegia fundazio akta hauek jaso baino lehen antolamendu komunitarioa izan bazela modu horizontal eta ireki batean.

Egun, batzarra, hainbat ekimenetan jarduteko eta parte hartzeko modu edo tresna gisan ulertzen dugu; zenbait herritan ere oraindik ere lehen izan zenaren zantzuak gordetzen dira, baina ezarritako egiturak kendua dio herritarren egunerokotasuneko gaien inguruko erabakitze ahalmena.

Honi guztiari begirada historiko bat eskaini, egungo errealitateak ezagutu, eta tresna gisan izan ditzakeen gabezi eta bertuteen inguruan jardunaz herritarren emantzipazio kolektibo gisan batzarraren potentzialtasunez jardun nahi da.

Irakasleak

  • Inhar Agirrezabal Saenz de Santamaria

    Arkitektoa. IEB-UDL-IBN Bioeraikuntza Masterra, EKIANeko kide. UEUkidea. UEUko Arkitektura sailburua.

  • Patxi Azparren

    Antropología social eta kulturalean litzentziaduna, Lizargorri taldeko kidea.

  • Nicola Foroni Luppi

    Aholkularia, trebatzailea, irakaslea, dinamizatzailea.

  • Itziar Madina Elgezabal

    Idazlea eta kazetaria.

  • Jasone Mitxeltorena Ozkaritz

    Kazetaria eta Auzolan ekimeneko kidea.

  • Sales Santos Vera

    Historialaria.

  • Xabier Torres

    Elizondoko Batzarraren ordezkaria.

Helburuak

  • Historian barrenako gure herrietako antolamenduaren ezagutzan aurrera egitea, oraindik ahoz aho darabiltzagun terminoez gaindi (kontzejuak, herritarren kontseiluak, batzar orokorrak,...) bizi-bizi izan bazen errealitate batez ari baikara; Pirinear Zuzenbidetik hasita tokian tokiko praktika eta kasu zehatzetara arte.
  • Egun oraindik bizirik dauden adibideak ezagutzea; bai herri edo eskualde mailako antolamendu gisan, baita kolektibo ezberdinen funtzionamenduaren adibide nagusi gisan.
  • Batzarretan partehartzearen inguruko mugez jardun eta talde zein partehartze dinamika ezberdinak jorratzea, praktikan landuaz.
  • Herrietan esperientzia pilotu gisan batzarra abiarazteko bidea marraztea.

Edukiak

  • Batzarra erakundearen begirada historikoa.
  • Batzarra erakundearen funtzionamendu praktikoa.
  • Bizirik dauden batzarren esperientzia ezagutzea.
  • Egun batzarra erakundeak sortzeko saiakera.

Metodologia

  1. goiza: ikerlari eta adituen eskutik begirada historikoa modu teoriko batean. Ondoren, guztiekin mahai ingurua, eredu haiek orainera ekartzeko saiakeraren inguruan.
  2. arratsaldea: batzarren funtzionamenduaz, bertute eta gabeziez; modu praktiko batean batzar dinamiko, partehartzaile eta horizontalak abian jartzeko teknikez.
  3. goiza: egun bizirik dirauten adibideak; Baztango eta Aezkoako batzarrak, Arabako kontzejuak, Otxandioko Herritarren Kontseilua,... Ondoren mahai ingurua bertute eta gabeziez.
  4. arratsaldea: Batzar orokorra landutako guztiaz eta proba pilotu bat marraztea.

Nori zuzendua

Emantzipazio indibidual eta kolektiboa bilatzen duen edonori, oro har, gaian interesa daukan edonori.

Egitaraua

2012-07-16
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Kokapena. Begirada orokorra.

Mikel Sorauren eta Felix Rodrigo Mora historialariek aztertutakoaren azalpen laburra, “Auzolanaren Kultura” liburuan jasotzen dena.

10:00-11:00

Begirada historikoa.

  • Itziar Madina Elgezabal
  • Sales Santos Vera
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Irakurketa historiko-antropologikoa.

“Batzarrak historian eta egun” lanaren aurkezpena.

  • Patxi Azparren
15:00-17:00

Talde-dinamikak.

  • Nicola Foroni Luppi
2012-07-17
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Batzar ezberdinetako esperientziak.

Baztango batzarrak: Xabier Torres, Elizondoko batzarraren ordezkaria.

Arabako Kontzejuak: Arabako Kontzejuen Elkarteko kideen eskutik (parte hartzailea baieztatu gabe).

Otxandioko Herritarren Kontseilua, eta Herri Ola ekimena: Aritz Otxandianoren eskutik (herriko alkatea aitzineko legealdian)

  • Xabier Torres
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Mahai ingurua.

15:00-17:00

Batzarra.

Parte hartzaile guztien arteko batzarra. Balorazioa eta eman litezkeen urratsei buruzko talde-gogoeta.

Abiapuntua: Lizargorri taldearen “Batzarrak historian eta egun” lana, eta egun hauetan jorratutakoa.

 

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)