Udako Ikastaroak :: Historia

Nafarroaren konkista, iragana eta oraina.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 8a

Ikastaro honi 24 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Aurten Nafarroako erresumaren konkistaren 500. urteurrena betetzen da. Asko dira gertakaria gogoratzeko egiten ari diren ekitaldiak. Baina zehazki zer dakigu konkista hartaz? Zer zen galdu zena? Nolako eragina utzi du gerora konkistaren memoriak? Gai horiek jorratuko ditugu ikastaroan zenbait historialariren eskutik.

Irakasleak

Helburuak

  • Nafarroako erresumaren jatorriak eta Erdi Aroko bilakaera ulertzea, konkista aurreko errealitatea ezagutzeko.
  • Konkista bera ezagutzea, hasi 1512 urteko gerran eta buka 1522 urteko Amaiurko guduan (txango bat egingo da Amaiurrera).
  • Konkistaren inguruan eta oro har Nafarroako erresumaren inguruan gaur egun egiten diren irakurketa desberdinak ezagutzea.

Edukiak

1. Nafarroako erresumaren historia

  • Iruñeko erresumaren sorrera eta bilakaera Goi Erdi Aroan (VIII-XI. mendeak).
  • Nafarroako erresumaren bilakaera Behe Erdi Aroan (XI-XV. mendeak).

2. Nafarroako erresumaren konkista

  • 1512 urteko konkista.
  • 1522 urteko Amaiurko gudua.
  • Amaiurko gazteluaren hondakinei bisita.

3. Konkistaren egungo irakurketak

  • Nafar historiaren inguruko manipulazioak.
  • Konkista Campion eta abertzaleen ikuspegian.
  • Konkista nabarristen ikuspegian.
  • Mahaingurua.

Metodologia

Ikastaro teoriko praktikoa da, hitzaldiak eta bisita gidatuak egingo dira.

Uztailaren 17ko saioa Elizondon egingo da, ondoren Amaiurrera bisita egiteko. Baztandarrak saio honetara gonbidatuta daude.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Egitaraua

2012-07-16

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Iruñeko erresumaren sorrera eta lehen pausoak (VIII-XI.mendeak)

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Nafarroako erresumaren bilakaera (XI-XV.mendeak).

13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:30-17:00

Historia lekuei bisita gidatua Iruñean zehar.

2012-07-17

Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-11:30

Nafarroaren konkista eta Gaztelara eranstea (1512-1515).

11:30-12:00

Atsedena.

12:00-13:30

Berreskuratze saioak, Amaiurko gudua eta ondorioak (1516-1530).

13:30-15:30

Bazkaltzeko tartea.

16:00-16:30

Amaiurko gazteluaren indusketen azken emaitzak.

16:30-17:30

Amaiurko Gazteluari bisita.

2012-07-18

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Nafar historiaren manipulazioak.

10:00-11:00

Konkista Campion eta abertzaleen ikuspegian.

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Konkista nabarristen ikuspegian.

13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:30-17:00

Mahai ingurua: Nafarroaren konkista gaur egundik.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Oharrak

Baztango Udalaren eskuzabaltasuna medio, uztailaren 17ko saioa Elizondon egingo da eta bertara gonbidatuta daude baztandar guztiak.

Etiketak

historia, Historiografia, Nafarroako Erresuma, Nafarroako Foruak, iruñea, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.