Udako Ikastaroak :: Basogintza, Biologia eta Natur Zientziak, Ekologia

Mendiko teknikak basabizitzaren ikerketan. Ikastaro praktikoa Pirinioetan.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 40.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 8a

IKASTAROA BETE EGIN DA. Hala ere, eman izena, itxaron-zerrendan sartuko zara.

Ikastaro honi 80 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Biologiako ikasketetan gero eta garrantzi handiagoa ematen zaie teknika molekularrei eta laborategiko beste lanei. Horren ondorioz, biologo gazteek maiz hutsune handiak izaten dituzte mendiko lanak egiteko eta basabizitza ezagutzeko. Horrek, gainera, hainbat lanpostuetarako atea ixten die. Ikastaro honen helburua hutsune horiek betetzen hastea da. Horretarako, bost egun (uztailaren 16tik 20ra) emanen ditugu Pirinioetako bazterrak miatzen, egunero leku eta gai desberdin baten inguruan.

Irakasleak

Helburuak

  1. Mendiko lan naturalistikoetan trebatzea, natura interpretatzen ikasiz.
  2. Pirinioetako basabizitzaren dibertsitatea ezagutzea.
  3. Basabizitzaren azterketan maiz erabiltzen diren metodoak esperimentatzea.
  4. Basabizitzaren kudeaketak dituen arazo eta erronka berrien inguruan gogoeta egitea.

Edukiak

  1. Basoen kudeaketa eta okilen kontserbazioa: bertako espezieen jarraipen-metodoak eta kudeaketa-arazoak (Bertiz, 1. eguna).
  2. Ehiza-espezieen zentsoak eta kudeaketa: Sarrioaren kasua (Bisaurin-Bernera, 2. eguna).
  3. Goi-mendiko erreketako fauna: ur-zozoaren portaera eta ekologia energetikoa (Somport-Canal Roya, 3. eguna).
  4. Pirinioetako flora mehatxatuaren jarraipena: goimendiko espezieen epe luzerako monitorizazioak (Bujaruelo, 4. eguna).
  5. Pirinioetako paisaiaren aldaketa: matorralizazio-arazoak eta landare-komunitateen epe luzerako monitorizazioa (Ordesa, 5. eguna).
  6. Aipaturikoaz gainera, goi-mendiko flora eta faunaren identifikazioa landuko dugu 5 egunetan zehar.

Metodologia

Pirinioetako 5 leku bisitatuko ditugu, oinez eta autoz, biak konbinatuz bertaratuko garelarik: Bertiz, Lizara-Bisaurin, Somport-Canal Roya, Bujaruelo, Ordesa. Egunez mendiko ibilbideak egingo ditugu, eta leku zehatz batzuetan zentso-metodoak esperimentatuko ditugu. Lotarako mendiko aterpeak erabiliko ditugu. Irakasle gonbidatuak izango ditugu egun bakoitzean, eta bertan azalpenak emango dizkigute. Ondoren, afalosteko tertuliak ere antolatuko ditugu giro lasaiean eztabaidagune aparta izateko xedeaz.

Nori zuzendua

Mendiko ikerketa floristiko, faunistiko zein ekologikoetan interesatuta dauden biologia zein ingurumen zientzietako ikasle edo lizentziatuak. Ez da aparteko ezagumendurik behar, baina bai mendian ibiltzeko ohitura eta alde-aldeko sasoia. Gainera, partaide bakoitzak ezinbestekoa du oinarrizko mendiko materiala eramatea (botak, zira, arropa aproposa, prismatikoak...).

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Itxaron zerrenda

  • Ikastaroa bete egin da (2012-05-28) eta itxaron zerrenda irekiko da.
  • Ez egin ordainketarik guk hala adierazi arte.
  • Bajaren bat balego, itxaron zerrendako pertsonei izen emate ordenaren arabera deituko zaie.

Oharrak

Ohar garrantzitsua: mendiko materiala, federazio lizentzia, garraioa, ostatu eta otordu gastuak EZ daude matrikulan sartuta, partaideek aparte ordaindu beharko dituzte.

  • Mendiko materiala: ikastaroa goi-mendian egingo denez, ezinbestekoa da mendiko material aproposa eramatea (botak, zira, arropa egokia, eguzkiko betaurrekoak). Gainera, oinarrizko material naturalistikoa ere eraman behar du partaide bakoitzak: lupa eta prismatikoak. Antolatzaileek jarriko dituzte teledetekziorako tresneria, teleskopioak, eta beharrezko gida, GPS eta mapak.
  • Federatuta egotea ezinbestekoa da: lotarako Aragoiko mendiko aterpeak erabiliko ditugunez, eta bertako deskontuez baliatzeko, beharrezkoa da Espainiako Federazioaren bidez federatuta egotea. Edozein mendi taldetan atera daiteke lizentzia (70-80 euro inguru kostatzen du). Bilbon Mendiko Etxea edo Atxarre mendiko dendetan zerbitzu hori eskeintzen dute, eta hortaz ez da beharrezkoa mendi-elkarte batetik bideratzea. Noski, federatua egoteak, halaber, mendian aseguratua egotea dakar, eta hauxe derrigorrezko baldintza da ikastaro honetan.
  • Garraioa: Lekutik lekura mugitzeko autoak erabiliko ditugu, eta horietako batzuk behintzat ikasleek jarri beharko dituzte.
  • Ostatua eta otorduak: aipatu bezala, mendiko aterpeetan hartuko da ostatua eta otorduak martxaren arabera antolatuko dira. Xehetasun hauek ikastaroaren antolatzaileek ikasleekin lotuko dituzte.

Etiketak

basabizitza, irteera naturalistikoak, espezieen zentsoak, kontserbazioa, flora mehatxatua, mendiko flora, mendiko fauna, Pirinioak, udako ikastaroak, iruñea, espezieen zentsoak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.