Udako Ikastaroak :: Filosofia, Politika

Sozialismoa XXI. mendeko Euskal Herrian: gizarte eredu berri baten alde.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 8a

Ikastaro honi 22 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Bizi dugun garai politiko eta ekonomiko gorabeheratsu hauetan asko dira ikuspuntu eta borroka molde desberdinetatik sozialismo berri baten beharraz eta komunismoaren birformulazioez hitz egiten dutenak. Ikastaro honen nahia, hiru egunez, ideia guzti horien berri izan eta berain inguruan eztabaidatzeko aukera eskaintzea da.

Irakasleak

Helburuak

  • Sozialismoa bizi dugun garai eta herrian pentsatu eta berau gauzatzeko bideak irudikatzen hastea edota, horretarako tresnak eskaintzea.
  • Ikuspuntu eta borroka molde ezberdinetatik abiatuta errealitate eta etorkizun komun berberari begiratzeko aukera elkarrekin konpartitzea.

Edukiak

Ekonomia, ekologismoa, feminismoa, immigrazioa eta sozialismoa Euskal Herrian.

Metodologia

Hitzaldiek hartuko duten arren tarterik handiena, eztabaida eta mahai inguruei ere garrantzia emango zaie. Bertaratu direnek parte hartu dezaten hainbat dinamika ere jarriko direlarik martxan.

Nori zuzendua

Bizi dugun errealitatean zein teoria filosofiko eta politikoan interesa duen edozeini.

Egitaraua

2012-07-16

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Ikastaroaren aurkezpena.

09:30-10:30

Instituzionalismoa eta Ekonomia Soziala: paradigma berri baten beharra.

    10:30-11:30

    Europako ekonomia eta Euskal Herriaren etorkizuna.

    12:00-13:00

    Euskal Herria ekonomia eta gizartea, lurralde argazkia.

    15:00-16:00

    Nazio estaturik gabe aniztasuna nola gorde?

    • Markos Nanclares
    16:00-18:00

    Mahai-ingurua. Ekonomia eta immigrazioa.

    LAB, ELA, Elkartzen

    2012-07-17

    Ordua Edukiak Irakaslea
    09:00-10:00

    Krisi orokorra eta tokian tokiko garapen komunitarioa.

    10:00-11:00

    Ekologismoaren erronkak Euskal Herrian.

    11:30-13:00

    Mahai ingurua: ekologismoaren erronkak Euskal Herrian.

    • Sonia Ingunza
    15:00-16:00

    Instituzioak eta herri eraikuntza.

    16:00-17:00

    Mahai-ingurua. Herri mugimenduak eta herri eraikuntza.

    • Amaia Nicholson Gorostiaga
    • Dabid Martinez Perez
    • Jokin Azpiazu Carballo

    2012-07-18

    Ordua Edukiak Irakaslea
    09:00-10:00

    EHko errediografia sozioekonomikoa, genero ikuspegitik.

    10:00-11:00

    Feminismoa eta Sozialismoa.

    11:30-13:00

    Mahai ingurua: egungo Feminismoaren bideak.

    • Lore Etxeberria Lujanbio
    15:00-16:00

    Herri eraikuntza hegemonikoa.

    16:00-18:00

    Mahai-ingurua. Krisiaren aurrean XXI.mendeko sozialismoa.

    Matrikulaziorako argibideak

    • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
    • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

    Etiketak

    filosofia, sozialismoa, feminismoa, euskal herria, udako ikastaroak, Iruñea

    Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

    Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.