Udako Ikastaroak :: Osasuna

Zentzumenen terapiak: psikoaromaterapia, musikoterapia, irudikapen sortzailea...

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 1a

Ikastaro honen ordutegia ondokoa da: 9.00-13.00 / 14.30-16.30

Ikastaro honi 22 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Zentzumenak osasuna mantentzeko eta ongizatea lortzeko duten garrantzia aztertuko dugu. Ukimena, entzumena, ikusmena eta usaimenak duten boterea ezagutuko dugu. Inguruneko informazioa garunara garraiatzeko tresnak dira. Han, iritsi den informazioaren arabera, emozio desberdinak sortzen dira errealitateari erantzuteko. Haien esku dago estresa eta gaixotasuna, baita ere oreka eta osasuna. Psikoaromaterapia, Musikoterapia, Aurpegiko Masajea eta Ukimen Energetikoaren bidez landuko dugu.

Naiz eta kanpotik datorren informazioa oso garrantzitsua den, ez da iturri bakarra. Askotan inguratzen gaituen errealitatea oso egokia da (toki zoragarrian gaude, pertsona atseginak inguratzen gaituzte, …) baina gu gaizki sentitzen gara (beldurra, intseguritatea, ….) Zergatik gertatzen den eta ze irtenbide ditugun gure barne mundua orekatzeko eta errealitatearen diagnostiko zuzena egiteko Irudikapen Sortzailearen bidez landuko dugu.

Irakaslea

  • Itziar Salegi Urbieta

    Mikel Salegiren arreba.

    Naturopata eta psikoterapeuta.

Helburuak

  1. Zentzumenen erabilera terapeutikoa.
  2. Zentzumenen Terapia, teoria eta praktika: Ukimen energetikoa, Aurpegiko Masajea, Psikoaromaterapia, Kiromusikoterapia melodikoa eta perkutiboa.
  3. Irudikapen Sortzailea landuko dugu erlaxazio gidatuen bidez. Gure burua ezagutzeko eta gure aldaketa pertsonalak lortzeko.
  4. Oreka emozionala eta osasuna berreskuratzeko Aromaterapiarekin (sendabelar usaintsuak) erremedioak egiten ikasiko dugu.

Edukiak

  1. Psikoaromaterapia: sendabelar usaintsuek gure nerbio-sisteman eta emozioetan duten botere psikikoa erabiliko dugu. Usaindu, emozio berriak sortu, erremedio naturalak egin: perfumea, masajeko olioa eta krema psikoaromaterapeutikoa.
  2. Ukimen terapeutikoa: ukimen energetikoa, kiromusikoterapia melodikoa eta perkutiboa, psikoaromaterapia eta aurpegiko masajea. Erraza ikasten. Plazerra ematen eta jasotzen. Oso eraginkorra da gure oreka emozionalean.
  3. Irudikapen sortzailea: etengabe ari gara irudikatzen. Gure garuna multizine bat da. Baina zer da irudikatzen duguna? Zer sentitzen dugu pelikula horrekin? Beldurra, amorrua,…? Guk geuk sortu ditzakegu botere handiko irudikapenak gure errealitatea aldatzeko, gure helburuak lortzeko.
  4. Musikoterapia: musikak duen botere sendagarriaren erabilera kontzientea da. Musika eta emozioen arteko lotura praktikan ikusiko dugu: entzunez edo eskuen bidez gorputzean adieraziz.

Metodologia

Teorikoa eta praktikoa. Ikasle bakoitzak bere neurrira egindako hiru erremedio egingo ditu.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Oharrak

  • Ikasle bakoitzak esterilla, manta eta eskuoihal edo toalla bat ekarri behar du.
  • Erremedio pertsonalizatuen material osagarria lehen egunean, ikastaroan bertan, ordaindu behar da: 21,25€

Etiketak

psikoaromaterapia, zentzumenak, terapia sensorialak, osasun alternatiboa, aromaterapia, psikoaromaterapia, eibar, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.