Udako Ikastaroak :: Pedagogia, Informatika
IKASTAROA BETE egin da, hala ere, eman izena, itxaron zerrendan sartuko zara.
Ikastaro honi 12 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Scratch, edonorentzat den programazio-lengoaia MITek (Massachussets Institute of Tecnology) garatutako bitarteko hezitzailea dugu. Scratchek bideojoko multimediak modu errazean garatzeko aukera ematen du, baina, horrez gain bere oinarrian hainbat ezaugarri pedagogiko agertzen dira.Beraz, Scratch tresna egokia da gaur egun hezkuntzan behar beharrezkoak diren hainbat gaitasun lantzeko. Hori horrela izanik, honelako bitartekoak XXI. mendeko eskoletan maizago agertzea etorkizuneko belaunaldientzako oso lagungarri izango da.
Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko irakaslea (Gasteizko Irakasle Eskola, EHU)
DeustoTech Learning, Ingenieri Fakultatea, Deustuko Unibertsitatea.
Teoria
Praktika
%20 erabiliko da Scratch zer den eta irakaskuntzan nolako eragina duen ikusteko
%80 erabiliko da ariketak egiteko, Scratch bitartekoa menperatzen hasteko.
Hezitzaileei, irakasleei, gurasoei, begiraleei eta orokorrean, interesa daukan edonori.
2021/01/08