Udako Ikastaroak :: Arkitektura, Ekologia

Bioeraikuntza eta Geobiologia: bizitzeko eraiki.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 1a

IKASTAROA BETE EGIN DA. Hala ere, eman izena, itxaron zerrenda ireki da.

Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Arkitektura eta eraikuntza azken urteotan asko urrundu da bere hasierako helburu zenetik; bai txertatzen deneko ama lurretik (gai toxikoak, lehengai xahuketa, energia kontsumo totalaren %40 inguru duen sektorea...), eta baita bere barrenean biztanle dituen pertsonetatik ere (gai toxikoak, eraikin eriaren sindromea, egurats eta ingurunearen eraginezko eritasunen ugaritzea, eremu elektromagnetikoak...). Ingurumaria honetan eta eraikuntzaren sektorean, beste hainbaten gisan, ematen ari de eraldaketa prozesuan argi izpi bat eskaini nahi du bioeraikuntzak. Bioeraikuntza lan egiteko, bizitzeko eta ingurunearekin harremanak izateko modu arduratsu gisan ulertzen da, azken batean, zoriontsu izateko bide gisan.

Irakasleak

Helburuak

  • Gaian interesa duten euskal ikasleei esparru zabal batetarantz lehen hurbilketa eskaintzea oinarriko ezagutzak hedatuaz.
  • Bioeraikuntzaren oinarriak azaltzea, ingurunean eragin kaltegarririk eragiten ez duten praktika eta materialak ezagutzea eta teknika ia ahaztuen berreskuratzea.
  • Geobiologia; uhin elektromagnetiko eta energia telurikoen eraginaz jabetzea eta hauen harmonizaziorako tresnak.
  • Bizitzeko osasun eta ingurugiroaren babeserako pertsonaren neurrira espazio bat eraikitzeko ezagutzak barneratzea.

Edukiak

  • Bioeraikuntza, IBNren oinarri teorikotatik hasita inguruko adibide praktikoetaraino.
  • Geobiologia, lurra planeta bizidun gisan eta bere eraginak biztanleengan.
  • Uhin elektromagnetikoak eta etxebizitzatan osasuna kaltetzen duten gaien isurketa eta materialei begirada.
  • Geometria naturala, historiako leku sakratuak eta proportzio edota armonia horren aplikazioak gaur egun.
  • Zaharberrikuntza eta eraikuntza teknika zaharren berreskuratzeaz.

Metodologia

Gai guztietan sarrera edota hurbilketa teoriko bat burutuko da, aurkezpen eta azalpenekin.

Ondoren azalpenei lotutako jarduera praktikoekin aberastuko da ikastaroa; gaiaren arabera, praktikak burutzea (materialak bertatik bertara ezagutu, radiestesia, neurketak, teknikak praktikatu...) eta inguruotako adibideak bisitatzea.

Lan egiteko modu gisan ulertzen denez, modu hau praktikan jarriko da ikastaroan zehar aipatutako irizpide eta gai nagusienak era global batean bilduko dituen praktika batean integratuz eta partehartzaile guztiak erabaki arduratsuak hartzera bideratuz.

Oinarri nagusiena ongizatea eta zorionaren bidea jardutea izanik, aspektu hauek presente izango dira ikastaroan zehar

Nori zuzendua

Arkitektura eta arkitektura teknikoko ikasleez gain, eraikinen eta espazioen diseinuarekin harremana duten jardueratan dabiltzanei eta orokorrean pertsonen eta bizi garen ingurunearekiko harremanen osasunaz eta ingurugiroaz interesa dutenentzat.

Lan ildo hauetan jarduten dutenei zuzentzeaz gain edozein norbanakori bideratua egongo da, bertan gure egunerokotasunean ongizatean eragiten diguten kontuak landuko baitira, haietaz kontzientzia hartuz hobekuntzarako pausuak seinalatuaz.

Egitaraua

2012-07-11

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Aurkezpena eta sarrera: ikastaroaren nondik norakoez gain landuko diren gaien inguruko lehen hurbilketa.

11:00-13:00

Bioeraikuntzaren historia eta praktika.

11:00-11:30

Atsedena.

15:00-17:00

Geobiologia: bizitzeko leku ona aurkitzen eta sortzen.

2012-07-12

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-13:00

Bioeraikuntza irizpideen arabera eraikitzen ari diren eraikinei bisita

Lurrezko eraikin berri bat eta baserri baten birgaitzea bisita genitzake Eskoriatzan. Bisitako mintzagaiak: materialak, teknikak, aztarna ekologikoa, efizientzia energetikoa…

Bertan geobiologia praktikak: ur korronteak (informazio arraroaz -hilerri baten azpitik pasatzen diren urak). Harmonizatzeko hartuko diren neurrien azalpenak.

  • Ekaitz Uribe Rus
15:00-17:00

Ondorioak eta solasaldia.

Bioeraikuntza bizitzeko modu holistiko gisan, ondoren, filosofada kolektiboa.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Itxaron zerrenda:

  • Ikastaroa bete egin da (2012-05-28) eta itxaron zerrenda irekiko da.
  • Ez egin ordainketarik guk hala adierazi arte.
  • Bajaren bat balego, itxaron zerrendako pertsonei izen emate ordenaren arabera deituko zaie.

Etiketak

bioarkitektura, geobiologia, eraikuntza osasuntsua, geometria naturala, zaharberritzeak, eraikuntza, eraikin eriaren sindromea, gai toxikoak, energia-kontsumoa, eibar, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.