Udako Ikastaroak :: Soziologia
Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Izaera teoriko eta praktikoa uztartzen dituen kurtso honen bidez, identitate kolektibo desberdinek beraien taldetasuna (“gu”) performatzeko dituzten bide, mekanismo, logika, praktika eta plano desberdinak jorratu eta hausnartu nahi ditugu.
Norbanakoak bere baitan hainbat talde identitate artikulatzen dituela kontuan hartuz, hauen arteko mugen permeabilitate eta emankortasunak jarri nahi ditugu ikusmiran. Alde batetik, norbanakoaren baitan identitate mota desberdinak nola uztartzen diren ikertuko dugu. Bestetik, nortasun hori plano desberdinen arabera nola birsortzen den ikusten saiatuko gara: identitate kolektibo bat perspektiba pertsonal, politiko eta akademiko batetatik nola eraikitzen den ikusiaz.
Horretarako, batetik, sexu-genero identitatean eta bestetik euskal identitatean zentratuko gara: identitatea nola (erre)produzitzen den, honen inguruko diskurtso eta praktikak zeintzuk diren, eragin instituzionalek nola baldintzatzen duten edota “gu”-tasuna nola irudikatu eta bizitzen den ikustea helburu ditugularik.
Soziologian lizentziatua, EHUko ikertzaile predoktorala. UEUkidea.
Filosofian lizentziatua, Soziologian doktorea eta UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea. UEUkidea.
Kazetaritzan lizentziatua, UPV/EHUko irakaslea.
Soziologian lizentziatua, EHUko irakaslea eta UEUkidea.
Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea. EHUko irakaslea.
unibertsitatea.net atarian duzue irakasleei egindako elkarrizketa.
Kazetaria eta militante feminista.
Arte Ederretan lizentziatua, EHUko doktoregaia.
Gaietan adituak eta arituak diren hizlariek gidatuko dute bi eguneko iraupena izango duen kurtsoa. Berauek, landu nahi diren ikuspuntuak kasu zehatzetara zein ikerketa ildo konkretuetara hurbilduaz, identitatearen problematika aurkeztu eta honen inguruko eztabaida dinamizatuko dute. Parte hartzaile guztien testigantza eta esperientziak jasotzea da kurtso honen nahia, hau dela eta, hizlariek eztabaida dinamizatu eta bideratzeko motibazio osoa izango dute.
Orokorrean, identitatearengan interesa duen edozein pertsonarengana zuzentzen gara. Bereziki, gaia Gizarte Zientzietatik lantzen duen ikertzaileei eta zehazki, euskal gazte ikasle zein lizentziatuei.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Sexual Herria? Euskal puta galduaren bila. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-13:00 |
Izena eta izana: euskal izendegia eta sexuaren araberako bereizketa. |
|
15:00-17:00 |
Ikerketa feminista, gorpuztutako ikerketa. |
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Aro globalizatua, folklorearen erabilpena sorkuntza artistikoan nortasuna bilatzeko euskaldunen eta andaluzen ikusentzunezko lana adibidetzat hartuz. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-13:00 |
Umore egemonikoa: diskurtso parodikoek bideraturiko euskal erreferente identitarioen eraketa estigmatizatua. |
|
15:00-17:00 |
Benetako kopia faltsuak (euskal identitate-pornografiaren gorazarrez) |