Udako Ikastaroak :: Soziologia

Identitate di-soluzioak: narrazio performatiboak generoa eta euskal identitatea uztartuz.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 1a

Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Izaera teoriko eta praktikoa uztartzen dituen kurtso honen bidez, identitate kolektibo desberdinek beraien taldetasuna (“gu”) performatzeko dituzten bide, mekanismo, logika, praktika eta plano desberdinak jorratu eta hausnartu nahi ditugu.

Norbanakoak bere baitan hainbat talde identitate artikulatzen dituela kontuan hartuz, hauen arteko mugen permeabilitate eta emankortasunak jarri nahi ditugu ikusmiran. Alde batetik, norbanakoaren baitan identitate mota desberdinak nola uztartzen diren ikertuko dugu. Bestetik, nortasun hori plano desberdinen arabera nola birsortzen den ikusten saiatuko gara: identitate kolektibo bat perspektiba pertsonal, politiko eta akademiko batetatik nola eraikitzen den ikusiaz.

Horretarako, batetik, sexu-genero identitatean eta bestetik euskal identitatean zentratuko gara: identitatea nola (erre)produzitzen den, honen inguruko diskurtso eta praktikak zeintzuk diren, eragin instituzionalek nola baldintzatzen duten edota “gu”-tasuna nola irudikatu eta bizitzen den ikustea helburu ditugularik.

Irakasleak

Helburuak

  • Identitateen inguruko ikergalderak eta edukiak hausnartu.
  • Identitatearen eraketa prozesu eta mekanismoak, zein diskurtso eta praktikak identifikatu eta hausnartu.
  • Sexu-genero eta euskal Identitateen (erre)produkzioaren baitan ematen diren ezaugarritasunak aztertu.
  • Kolektibo desberdinek zedarritzen dituzten erreferenteak identifikatu.
  • Kolektibo desberdinekiko dagoen eragin instituzionala ezagutu.

Edukiak

  • Identitate kolektiboen eraketa.
  • Euskal identitatea.
  • Sexu-genero identitatea.

Metodologia

Gaietan adituak eta arituak diren hizlariek gidatuko dute bi eguneko iraupena izango duen kurtsoa. Berauek, landu nahi diren ikuspuntuak kasu zehatzetara zein ikerketa ildo konkretuetara hurbilduaz, identitatearen problematika aurkeztu eta honen inguruko eztabaida dinamizatuko dute. Parte hartzaile guztien testigantza eta esperientziak jasotzea da kurtso honen nahia, hau dela eta, hizlariek eztabaida dinamizatu eta bideratzeko motibazio osoa izango dute.

Nori zuzendua

Orokorrean, identitatearengan interesa duen edozein pertsonarengana zuzentzen gara. Bereziki, gaia Gizarte Zientzietatik lantzen duen ikertzaileei eta zehazki, euskal gazte ikasle zein lizentziatuei.

Egitaraua

2012-07-11

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Sexual Herria? Euskal puta galduaren bila.

  • Kattalin Miner Perez
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Izena eta izana: euskal izendegia eta sexuaren araberako bereizketa.

15:00-17:00

Ikerketa feminista, gorpuztutako ikerketa.

2012-07-12

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Aro globalizatua, folklorearen erabilpena sorkuntza artistikoan nortasuna bilatzeko euskaldunen eta andaluzen ikusentzunezko lana adibidetzat hartuz.

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Umore egemonikoa: diskurtso parodikoek bideraturiko euskal erreferente identitarioen eraketa estigmatizatua.

15:00-17:00

Benetako kopia faltsuak (euskal identitate-pornografiaren gorazarrez)

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

euskal identitatea, feminismoa, sexu-generoa, performatibitatea, identitate kolektiboa, genero identitatea, eibar, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.