Udako Ikastaroak :: Filologia, Hizkuntzalaritza, Literatura, Pedagogia

Lazarragaren testuak DBHn erabiltzeko.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 1a

Ikastaro honi 12 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Joan Perez Lazarragaren eskuizkribua 2004an aurkitu zen. Orain eskoletan (DBHn eta Batxilerrean) irakasle diren askok, ez dute ezagutu Lazarraga eskuizkribua beren ikasketetan. Irakasle horietan pentsatuta, ikastaro trinko bat eskaini gura da, teoria eta praktika tartekatuko dituena. Ondoko galdera hauei erantzungo zaie ikastaroan:

  • Nor da Joan Perez Lazarraga?
  • Zer idatzi zuen Joan Perez Lazarragak?
  • Zer dago Lazarraga eskuizkribuan?
  • Lazarragaren zein testu erabil daiteke eskolan, 12-16 urteko gazteekin?
  • Zer egin daiteke eskolan Lazarragaren testuetatik abiatuta?

Irakasleak

Helburuak

  • Joan Perez Lazarraga eta bere idazlanak ezagutzea.
  • DBHko eskolan erabil daitezkeen Lazarragaren testuak ondo ezagutzea.
  • Lazarragaren testuetatik abiatuta eskolan egin daitezkeen ariketak eta proiektuak proposatzea.

Edukiak

  • Joan Perez Lazarraga eta XVI. mendeko Araba.
  • Lazarraga eskuizkribua.
  • Lazarragaren lanak.
  • Idazlan klasikoak eta klasikoen bertsioak munduko literaturetan.
  • Lazarragaren testuak DBHko eskolan erabiltzeko.
  • Ariketak eta proiektuak Lazarragaren testuekin DBHko eskolan lan egiteko.

Metodologia

Lehenengo hiru gaietan aurkezpen teorikoa egingo da, Power Point aurkezpenen laguntzaz. Azken hiru gaietan interakzio handiagoa izango da, ikasketariek lagunduko baitute testuak ulertu eta horien eskolako bertsioak egiten, adin desberdinetarako egokituak, beti irakasleak zuzendurik bada ere. Bi egunetan tartekatuko dira lan teorikoak eta praktikoak.

Nori zuzendua

DBHko (eta Batxilerreko) irakasleei eta euskal literatura eta euskal testu zaharretan interesatua den orori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

euskal kultura, euskal literatura, testu zaharrak, bigarren hezkuntza, klasikoak, eibar, udako ikastaroak, joan perez lazarraga

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.